Ostiralean abiatuko dira Gernika-Lumoko Udako Musika Jardunaldiak

Ostiralean abiatuko dira Gernika-Lumoko Udako Musika Jardunaldiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiralean-abiatuko-dira-gernikalumoko-udako-musika-jardunaldiak/@@download/image/gitarra_1372838288.jpg
2013/07/03
berria
Ostiralean abiatuko dira Gernika-Lumoko Udako Musika Jardunaldiak
Pablo Menendez gitarra jole gazteak emango die hasiera Gernika-Lumoko Udako Musika Jardunaldiei, ostiralean Elai-Alai aretoan 20:30ean eskainiko duen kontzertuarekin. Ondorengo asteetan hamaika emanaldi egingo dituzte.


Uda garaia aitzakia harturik, Gernika-Lumoko Udalak adin guztietako ikus-entzuleei zuzenduriko kontzertu, antzerki eta dantza programazioa prestatu du beste urte batez, Udako Musika Jardunaldiak egitarauaren baitan. Ostiralean eskainiko dute lehen kontzertua, eta abuztuaren erdialdera bitarte, gutxienez astean emankizun bat egingo dute herriko areto, eliza eta plazetan.

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioak antolatzen duen Gitarra jole gazteentzako lehiaketaren bigarren edizioa irabazi du Pablo Menendez gazteak, eta ostiralean kontzertua eskainiko du Elai-Alai aretoan, ekimenari hasiera emanez. Halaber, larunbatean Audience talde gernikarraren txanda helduko da, 21:30etatik aurrera Mistress games disko berriko abestiak entzunaraziko baitituzte Lizeo aretoan.

Antzerkia, mota guztietako musika eta dantza izango da ikusgai bi hilabeteotan. Kontsultatu egitaraua, eta ez aukera galdu!

Egitaraua


Uztailak 5, ostirala
20:30ean Elai-Alai aretoan: Pablo Menendez gitarra jolea.

Uztailak 6, larunbata
21:30ean Lizeo aretoan: Audience taldea.

Uztailak 13, larunbata
21:30ean San Juan Ibarra plazan: Hego Ameriketako musika Los Kaimanes taldearen eskutik.

Uztailak 20, larunbata
21:30ean San Juan Ibarra plazan: The Hot Wok jazz musika.

Uztailak 27, larunbata
21:30ean Jai-Alai pilotalekuan: Nazioarteko Folklore Jaialdia.

Uztailak 28, igandea
20:00etan Lumoko San Pedro elizan: Miriam Cepada eta Luis Alberto Requejo organo joleak.

Uztailak 31, asteazkena
20:00etan Andra Mari elizan: Nicolo Sari organo jolea.

Abuztuak 10, larunbata
20:30ean Mertzede komentuan, Esteban Elizondo organo jolea.

Abuztuak 13, asteartea
20:00etan Lizeo antzokian: Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Abuztuak 15, osteguna
22:00etan Lizeo antzokian: La Txirenitasen antzerki emanaldia.