Ostiralak, jaiegun

Ostiralak, jaiegun https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiralak-jaiegun/@@download/image/banjul_1361453452.jpg
2013/03/04
berria
Ostiralak, jaiegun
Banjul da Gambiako hiriburua, eta bertako Gobernuak, Yahya Jammeh buru duenak, bost eguneko lan astea lau egunera murrizteko erabakia hartu du. Otsailaz geroztik, langile publikoek ez dute beharrera joan beharrik ostiraletan, eta egun hori "errezatzeko, sozializatzeko eta laborantza lurrak lantzeko" erabiltzeko gomendioa luzatu die presidenteak.
Nagusiki musulmana den herrialdean, biztanleak bitan banatu ditu erabakiak: batzuek pozik hartu dute jai egun gehigarria, baina beste askok presidentearen enegarren xelebrekeria dela uste dute, 2007an HIESaren birusa edabe batekin senda zezakeela ziurtatu baitzuen.