Ostiral honetan zabalduko dute "Urdaibaiarte On" erakusketa

Bermeoko Ormaza kontserba fabrika zaharrean izango dira ikusgai 'Urdaibaiarte On' azaroaren 23ra bitarte. Sei artisten arte garaikideko proiketuak biltzen ditu, eta 2012 Euskadi ekimena da antolatzailea. Ostiral honetan egingo dute irekiera ekitaldia.
Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2012 ekimena eratu du aurtengo Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturaren Urtea kudeatu ahal izateko. Beronen baitan, Zentzua eta iraunkortasuna nazioarteko proiektua erakutsi zuten Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, eta Urdaibaiarte On erakusketa beronen osagarria da.
Iñigo Acha, Aristide Stornelli, Ibai Leon, Rober Garay, Jon Lanbroa eta Jose Angel Uberuaga 'Ube' artisten lanak biltzen ditu, baina erakusketa kolektiboa baino gehiago, osotasun kontzeptuala duen lana dela aditzera eman dute egileek.
Ikuslearen arreta eta denbora eskatuko dituela, eta ordainetan, haien grina asetzen saiatuko direla dio Alberto Palomera erakusketako komisarioak. Izan ere, bideoak, margoak, eskulturak, argazkiak, collageak eta serigrafiak uztartu dituzte Urdaibaiko Biosferarekin harreman estua duten sei artistek.
Gure inguruetako paisaiarik ikusgarrienetakoa dena gertutik jaso eta bizitzeko aukera eskainiko du Urdaibaiarte On erakusketak, hurbiletik bizi dutenen eskutik lagunduta, gainera.
Noiz: Uztailaren 27an, ostirala, goizeko 11:00etan.
Non: Bermeoko Ormaza kontserba fabrika zaharrean.
Zer: Bisita gidatua hurbildu nahi duen ororentzat.
Aurkezleak: Pello Gutierrez 2012 Fundazioaren gerentea eta Alberto Palomero erakusketaren komisarioa.
Gonbidatuak: Iñigo Acha, Aristide Stornelli, Ibai Leon, Rober Garay eta Jose Angel Uberuaga (erakusketa osatu duten sei artistetako bost).

Irekiera ekitaldia