Ostiral honetan izango da Banden Lehia 2012 lehiaketaren final handia Bilborock aretoan

Ostiral honetan izango da Banden Lehia 2012 lehiaketaren final handia Bilborock aretoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiral-honetan-izango-da-banden-lehia-2012-lehiaketaren-final-handia-bilborock-aretoan/@@download/image/201210179660banden_lehia_luzea.jpg
2012/12/13
berria
Urtez urte ospe nabarmena eskuratu du Banden Lehiak, euskara eta teknologia berriak sustatzen dituen musika lehiaketak, eta aurten laugarren edizioa egingo dute. Zuk ere zure taldearekin batera parte hartu nahi baduzu, zabalik duzu izena emateko epea Banden Lehia webgune itxuraldatuan; eta ez da hori izango aldaketa bakarra, Azkue Fundazioaren, Last Tour Internationalen eta Baga-Bigaren babesari esker berrikuntza ugari izango baitutu aurtengoan.

Tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera ematen dituen lehiaketa da Banden Lehia. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatzen dute, eta euskal musika talde amateurrik onena saritzeko asmoz sortu zen.

Laugarren edizio honetan ikuspegi teknologikoa eta entzuleen parte hartzea sustatuko dituzte bereziki, eta horretarako Banda Beat sare soziala baliatuko dute parte hartzaileek. Bertan beren kantak argitaratuko dituzte, horiek erabiltzaileekin partekatuz, eta taldeari buruzko informazioa gehitzeko aukera ere izango dute.

Hala, webgunean erabiltzaileek emandako botoak eta epaimahai aditu baten iritzia batuta ebatziko dute zeintzuk izango diren finalera igaroko diren lau taldeak.

Final handia
Azaroaren 30an egingo dute Banden Lehiako finala. Bilborock aretoan izango da, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunari loturik.

Duten onena erakutsi beharko dute finalistek, benetako artistak bilakaturik. Talde bakoitzari telefono zenbaki bat esleituko zaio, eta entzuleek botoak eman ahal izango dituzte zenbaki horietara dei galduak eginez. Boto horiek epaimahaiarenarekin batuta lortuko dute irabazlearen izena.

Azkue Fundazioaren, Last Tour International-en eta Baga-Bigaren babesa izango du aurten lehen aldiz, eta azken edizioko arrakasta ikusirik, inoiz baino parte hartzaile gehiago izango direla espero dute antolakuntzatik. Ziur hala dela!

Sariak


Banden Lehiako irabazleek ikaragarrizko saria jasoko dute aurtengoan! Izan ere, 2013ko BBK Live jaialdian jotzeko aukera eskuratuko dute, eta disko bat ekoitziko dute.
Finalera heldutako lau taldeek, halaber, lehiaketako kantarik onenak biltzen dituen disko-bilduma jasoko dute.

Izena emateko


Banden Lehian zure taldea inskribatu nahi baduzu, sartu hemen eta jarraitu argibideak.