Ostiral honetan hasiko da Musik Aire jaialdia

Ostiral honetan hasiko da Musik Aire jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiral-honetan-hasiko-da-musik-aire-jaialdia/@@download/image/20126257016musik_aire_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Hilabete oso batez musikak, dantzak eta antzerkiak hartuko ditu Elorrioko kaleak, izan ere, ekainaren 29an hasi —ostiral honetan—, eta uztailaren 29ra bitarte Musik Aire 2012 jaialdia antolatu dute. Doako ikuskizunak izango dira denak, hamabost ekitaldi orotara.

Urtez urte hazten doan festibala da Musik Aire, eta aurtengoan bertako zein atzerriko musikari ezagunak, dantzariak eta aktoreak etorraraziko ditu Bizkaira. Besteak beste musika klasikoa, jazza, bluesa, antzerkia, dantza garaikidea, tradizionala, umorea eta hainbat eta hainbat estilo uztartuko ditu.

Ekitaldiak ekainaren 29an hasi eta hilabetez luzatuko dira, eta Elorrioko plazak, kaleak eta txokoak izango dituzte eszenatoki. Herritarrek doan gozatu ahal izango dute ikuskizunez, erabat irekiak baitira. Kartela, gainera, izenez beterik dator aurtengoan, gustu guztietarako eskaintza izan dadin.

Egitaraua


Ekainaren 29a, ostirala
Bergarako Orkestra Sinfonikoa. 22:00etan hasita, Elorrioko elizan eskainiko du kontzertua.

Ekainaren 30a, larunbata
Gehi Zazpi biolontxelo taldea. Durangoko Kontserbatorio Profesionaleko hainbat ikaslek osaturiko taldeak emankizuna eskainiko du 20:00etan hasita Elorrioko basilikan.

Uztailaren 1a, igandea
Alos Quartet. Musika klasikoan eta garaikidean oinarritutako musikarien taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etan hasita.

Uztailaren 6a, ostirala
Elliott Murphy. Rockeroak kontzertua eskainiko du Tola Jauregian iluntzeko 22:30etatik aurrera.

Uztailaren 8a, igandea
Clownic – Tricicle taldea. Kataluniarrek Ticket ikuskizuna aurkeztuko dute, beren umore barregarria ardatz, herriko plazan 22:30ean.

Uztailaren 13a, ostirala
Dantzaz Konpainia. Arte-An lana aurkeztuko dute, Itzik Galili maisu ospetsuarekin lankidetzan prestatutako obra, iluntzeko 22:30ean.

Uztailaren 14a, larunbata
Travellin Brothers Big Band. Herriko plazan kontzertua eskainiko du tronpetaz, tronboiz, tubaz, saxofoiez eta beste hainbat instrumentuz osaturiko talde ospetsuak, 22:30ean.

Uztailaren 20a, ostirala
Morboria Teatroa. Madrildar taldeak El Rey y El Bufon ikuskizuna aurkeztuko du 22:30etatik aurrera.

Uztailaren 22a, igandea
Fatoumata Diawara kantaria. Malitik etorritako artistak Afrikako musika eskainiko du 22:30etan, soul, funk eta jazz eraginekin.

Uztailaren 27a, ostirala
Korrontzi. Euskal musika tradizionalarekin lotura duen musika taldearen kontzertua 22:30etatik aurrera.

Uztailaren 28a, larunbata
Logela Multimedia & Kukai. Hiru dimentsioko irudiak mapping teknikaren bidez proiektatuko dituzte Elorrioko elizaren aurreko aldean, hiru dimentsiotako irudi ikusgarriak sortuz.