“Osti bi”

“Osti bi” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/osti-bi/@@download/image/44p14-1.jpg
2004/09/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Stupenda Jones eta Brigada Criminal
44.zenbakia
Gor diskoetxekoek burutazio ona izan dute "Osti bi" izeneko diskoarekin. Garai batean bezala, estilo berdintsuko bi talde elkartu dituzte CD berean. Brigada Criminal lazkaotarrak punk-rock talde bikaina dira. Ez dute burua askorik jaten kantak ateratzeko, baina betiko notei etekina ateratzen dakite, melodia ederrak sortuaz: "Prest al hago", "Aukera ederra" eta "Momentuaren zain" horren adibide ona dira. Stupenda Jones nafarrak ere ez dira atzean geratzen, nahiz eta batzuetan erritmoetan Brigada-koak baino azkarxeago ibili, eta rock´n´rollaren eragina ageriago utzi. Muturrekoka datozkigu…