Ostegunera bitarte zabalik da Aresoko Mendi Itzulian izena emateko epea

Ostegunera bitarte zabalik da Aresoko Mendi Itzulian izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostegunera-bitarte-zabalik-da-aresoko-mendi-itzulian-izena-emateko-epea/@@download/image/20128288820Areso_Kartela_2012.jpg
2012/12/13
berria
Datorren ostegunera bitarte –abuztuak 30– zabalik da irailaren 2an izango den Aresoko Mendi itzulian izena emateko epea. Ibilbidea Aresotik abiatuko da eta Ulizar, Urkiza, Pagozelay eta Lau Mugarietatik pasa ondoren helmuga Areson izango du.


Guztira, Aresoko V. Mendi itzulian parte hartuko duten mendizaleek 23 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, 1.250 metroko desnibelarekin. Lau edo bortz orduko ibilbidea izango da eta goizeko 8:00etan izango du irteera ordua.
Sarean izena emateko epea abuztuaren 30ean, datorren ostegunean, amaituko da. Aurretik izena ematen dutenek 6 euro ordaindu beharko dituzte eta egunean bertan berriz, 07:00etatik 07:45etara bitartean izena eman ahal izango da 10 euro ordainduta.

Aresoko V. Mendi Itzulia


Ibilbidea
Irteera:
Irailaren 2an Aresoko plazatik (08:00)
Ulizar
Urkiza
Pagozelay
Lau Mugariak (Guratz)
Helmuga: Areso
Izen ematea
Abuztuaren 30a bitarte 6 euro
Egunean bertan, 07:00etatik 07:45etara 10 euro
Kontaktua
kirolmank@gmail.com