Osteguna Rock Festival, ekainaren 27an Gasteizen

Osteguna Rock Festival, ekainaren 27an Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/osteguna-rock-festival-ekainaren-27an-gasteizen/@@download/image/osteguna_rock_f_1372146662.jpg
2013/06/25
berria
Dagoeneko dena prest da Gasteizko Mendizabalan ostiralean –ekainak 28– abiatuko den Azkena Rock jaialdirako. Urtero bezala, musikaz bustiko da Arabako hiriburua eta jaialdiaren bezperaran Osteguna Rock Festival egingo dute hiriko hainbat txokotan.


Araña RockProducciones elkarteak antolatuta, guztira, 7 kontzertu izango dira ikusgai datorren ostegunean, ekainak 27, Gasteizk Andre Maria Zuriaren plazan, Falerina Lorategian  eta Helldoradon.

Arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara, Andre Maria Zuriaren plazan izango dira kontzertuak, The Dealers eta Wisky Dyck gasteiztarren eta Bartzelonako '77 taldeen eskutik.

Ondoren, berriz, Falerina Lorategietan jarraituko du egitarauak, eta bertan, Rxokaina eta The Whybirds taldeak nagusituko diira eta, azkenik, Helldoradon itxiko dute Azkena Rock jaialdiaren bezperako egitaraua, 22:00etatik aurrera Nukore tea The Howling taldeek, besteak beste.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Helldoradokoak salbu eta, azken hauek, berriz, 5 euro balioko dute aurretik eta 10 euro egunean bertan.