Ostadarraren koloreak dituen arraina aurkitu dute

Arrain harrigarri honek ostadarraren koloreak ditu. Hamarkada luzeetan gaizki identifikatua izan da, baina orain azkenik, bere espeziea zehaztu dute.
ZooKeys deitutako aldizkarian argitaratu du ikertzaile taldeak artikulua. Espeziaren izen zientifikoa Cirhilabrus finifenmaa da eta Indiako Ozeanoan aurkitzen da. Kolorezko uharririk sakonenetan bizi den espeziea da itsas geruzatik 30-149 metrotara.
Espezie hau lehengoz 1990. urtean aurkitu zen, baina beste espezie baten oso antzekoa denez zientzialariek ez zuten uste espezie ezberdin bat zenik, baizik eta azpi espezie bat zela iritzi zioten. Orain, zientzialari talde hau akatsaz ohartu da eta bi espezieak alderatu ostean, azkenik, espezie ezberdin bezala izendatua geratu da arrain bitxi, bezain eder hau.