Ospetsuak Donostian

Ospetsuak Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ospetsuak-donostian/@@download/image/datu_dantza_hit_1391437722.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
Ospetsuak Donostian
700 aleko tirada du Michelena Artes Gráficas argitaletxe donostiarrak kaleratu duen Personajes históricos que visitaron San Sebastián (Donostia bisitatu zuten pertsonaia historikoak) lanak. Besteak beste, Txofreko zezen plaza ohian ageri den Marlene Dietrich aktorearen, Alde Zaharretik paseatzen duen Alfred Hitchcock zinegilearen eta Akihito Japoniako enperadorearen argazkiak bildu ditu Juan Antonio García Marcosek; obra ez da salgai jarriko.