Oso arraroak diren 13 fobia
Nork ez dauka fobiarik? Pentsatu ondo; intsektuak, iluntasuna, pailazoak, bakardadea, leku itxiak, leku irekiak, jendea, gaixotasunak... baina horiek ohiko beldurrak dira. Jarraian, ez ohikoak diren hainbat fobia bildu ditugu. Baten bat jasaten al duzu?
1. Hexakosioihexekontahexafobia: 666 zenbakiari beldurra dietenek dute fobia hau. Beldur hori deabruarekin eta hari lotutako zenbakiarekin du lotura.

2. Xantofobia: Kolore horiari beldur.

3. Turofobia: Gaztari beldur.

4. Krematofobia edo Krometofobia: Diruari beldur.

5. Somnifobia: Lo egiteari beldur.

6. Ombrofobia: Euriari beldur.

7. Hipopotomonstroseskipedaliofobia: Hitz luzeei beldur.

8. Omfalofobia: Zilborrei beldur.

9. Hilofobia: Zuhaitzei beldur.

10. Triskaidekafobia: 13 zenbakiari beldur.

11. Papafobia: Aita Santuari beldur.

12. Uranofobia: Zeruari beldur.

13. Rutilofobia: Ilegorriei beldur.

