Ilegorriei beldur; ez zaude bakarrik

Ilegorriei beldur; ez zaude bakarrik Zer iradokitzen dizu jarraian ikusten den argazkiak? Hotzikara bat sentitzen baduzu, lasai; ez zara bakarra! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ilegorriei-beldur-ez-zaude-bakarrik/@@download/image/ed-sheeran_0.jpg
2018/02/02
berria
Zer iradokitzen dizu jarraian ikusten den argazkiak? Hotzikara bat sentitzen baduzu, lasai; ez zara bakarra!
Ilegorriei beldur; ez zaude bakarrik

Mundu guztiak du fobiaren bat, baina batzuk besteak baino ezezagunagoak dira. Laranja kolorea, azal zuria eta oreztak ikustean korrika espaloiez aldatzen baduzu, ez larritu; baliteke rutilofobia izatea.

 

 

Eta zer da rutilofobia? Ilegorriak ikustean hotzikara bat sentitzen dutenen fobia da eta bai, diagnostikatua dago. Ez diguzuela sinisten? Hona hemen bere anonimotasuna gordetzeko eskatu digun pertsona rutilofobiko bati egindako elkarrizketa laburra:

 

Zer da ilegorri bat ikusten duzunean sentitzen duzuna?
Arbel bat azazkalekin urratzerakoan sentitzen den hozkiaren antzekoak izaten dira sintomak: besoetako ileak puntan jartzen zaizkit, bizkarraldean hotzikara sentitzen dut eta eztarrian korapilo lehor bat sortu egiten zait.


Zure fobiak badu izen bat: Rutilofobia. Zer pentsatu zenuen sentitzen zenuena diagnostikatutako fobia bat zela jakin zenuenean?
Egia esan, sekulako lasaitua hartu nuen. Ilegorri bat ikusterakoan sentitzen dudan higuinari ez bainion inolako zentzurik topatzen... Halere, ez da harro sentitzeko kontua; are gutxiago jendeari kontatzeko gauza bat, beti egoten da ilegorri lehengusu edo bikotekide duen norbait eta...


Zeintzuk dira ileak puntan jartzen dizkizuten ilegorri ezagunenak?
Zorionez, ilegorri guztiek ez didate hozkia ematen. Azala zuri-zuria, begi argiak eta ile azenario kolorekoak dutenak bakarrik. Honen adibide argienak Ed Sheeran abeslaria eta Harry Potter pelikularen Ruper Grint izan daitezke.

 


Beste fobiarik ba al duzu?
Rutilofobia izateari fobia diot. Egunen baten gainditu nahiko nuke, baina shock-terapia nolakoa izan daitekeen pentsatzearekin bakarrik oilo ipurdia jartzen zait!!

 

Hilak 3, Azenarioen Nazioarteko Eguna izan da, ez da egun erraza fobia hau dutenentzat; eta zuk, ba al duzu fobiarik?

 

ILEGORRIAK SOUTH PARKEN

South Park telesaileko kapitulu honetan, ilegorrien beldurraren inguruko parodia egin zuten; hemen duzue pasarte txiki bat!