Oskar Benas: "Hankak lurrean jarri eta bizitzen ikasi nahi dut"

Barakaldon jaio zen Oskar Benas, Oreretan hazi, Irunen koskortu eta Bilbora bueltatu zen Arte Ederrak ikastera. 23 urte zituela, ikasketak bukatuta, munduan barrena abiatu zen Fermin Muguruzarekin batera gitarra jotzera. Gero Berlinera aldatu zen eta, 2009 hasieratik, Katalunian bizi da.
Zaila da bere ibilbidea lerro guttitan laburtzea. Oskar Benas da arte grafikoan eta, Benitt Ash musikan. Baina hori baino gehiago ere bada.
Ttikitan hasi omen zen paretak margotzen eta ordutik ez du irudigintza sekula baztertu, xurgatzeko gaitasuna funtsezkoa ikusten du eta begiradarekin margotzen duela dio. Musikara, ordea, helduxeagoa zenean gerturatu zen: hamazazpi urte zituelarik hasi zen ENS eta Diczis taldeetan, eta gerora Monguinfusion, Planeta Enfermo, Symbium Pandora, La Bemba Blanch, Zizateh, Lombre Raya eta Zainax bandekin ere aritu zen. Gaur Benitt Ash da kanta formatuan bizirik duen proiektua, eta Maika Makovskiren birarekin txandakatzen du.
Bere bi bizi-iturriak etengabe uztartu ditu bizkar gainean daraman ibilbide luze eta aldakorrean zehar. Gorabeheratsua bezain interesgarria da kontatzeko duena, eta Bartzelonan izan gara berarekin.
Artea eta musika, musika eta artea... Nor zara? Zer egiten duzu?
Besterik gabe, gustatzen zaizkidan gauzak egiten dituen tipoa naiz. Margotzea eta musika jotzea gustatzen zait; bata janaria da eta bestea edaria, ez dakit zein den zer, baina biak behar ditut bizirauteko. Diozun bezala, Oskar Benasek arte grafikoa eta musika instrumentala jorratzen ditu. Benitt Ash, ordea, ni naiz, laguntzaile desberdinekin, kanta formatuan.
Musikan ibilia duzun bidea ezaguna da. Guttik jakingo dute, ordea, Arte Ederrak ikasitakoa zarela.
Egia esan, ikasketak ez nituen sekula amaitu... Plan aldaketaren urtean bat gelditu zitzaidan zintzilik. Ikasgai eta tribunal aldaketak tarteko, ezin izan nuen ordura arteko dinamikarekin jarraitu eta, distantzian ikasteko aukerarik ez nuenez, uztea erabaki nuen. Ordurako lanean hasia nintzen Hondarribiako Truk aretoko dekoratzaile artistiko gisa, eta Hendaiako Talasoterapian ere hainbat lan egin nituen. Oso gustura nenbilen eta interesgarriagoa zitzaidan horretan jarraitzea unibetsitatean eta agian hain aberasgarriak ez ziren gauzekin denbora galtzen aritzea baino!
Gustura zenbiltzan, baina denbora gutti pasa zen Fermin Muguruza ate joka iritsi zenerako...
Trukeko berritze lanak hasi zituztenean utzi nuen hura. Gurasoen etxetik joan berria nintzen, ezer gabe. Garraiolari gisa eta ostatuetan ibili nintzen hortik, baina Fermin Muguruzaren proposamenak musikaren bidetik jarraitzeko balio izan zidan. La Benba Blanch taldearekin jotzen ari nintzen orduan eta bat ala beste aukeratzeko garaia heldu zen. Ferminen birako kontzertuen zerrenda ikusi nuenean... San Frantzisko, Los Angeles... baiezkoa eman nion berehalakoan!
Zure maisua izan dela aipatu izan duzu maiz.
Ferminekin handiagoa egin nintzen! barrez. Bere konstantzia miresten dut, guztiari jartzen dion gogoa. Konfiantza izugarria dut berarekin eta zerbait dudanean beti du zer edo zer esateko. Hori bai, erabakia zure esku uzten du beti. Berarekin irakaslearen eta maisuaren arteko diferentzia ulertzen ikasi dut: irakaslea irakatsi nahi dizuna da, eta maisua, berriz, berarengatik ikasteko aukera eskaintzen dizuna. Ferminengandik asko dago ikasteko.
Musika erraietan daramazu, baina marraztearena ere hortxe duzu beti...
Bizi ditudan bi munduak oso ongi bateratzen dira, baina tira, badira garaiak zeinetan bietako bat alde batera uzten dudan guztiz. Batez ere orain. Maika Makovskirekin biran bi urte daramatzagu kasik jarraian, eta ez dut arte grafikorako denborarik ezta espazio egokirik ere izan. Buruarekin marrazten dut beti, begiradarekin egun osoa pasatzen dut marrazten paperik behar izan gabe. Baina niri eskuekin marraztea eta margotzea gustatzen zait, zikintzea, eta orain ezin dut. Hala ere, beti nabil makinatzen...
Badirudi musikak lekua kendu diola zure ibilbide artistikoari...
Txikitatik saiatu naiz biak uztartzen, baina orain ezin diot nire proiektuari nahi bezainbeste denbora eskaini. Saiakerak egin izan ditut. 2009an, Kataluniara etorri nintzenean, adibidez, musika ekipoa saldu nuen eta Avinyora (Girona) joan nintzen margotzera. Fraide bizitza egiten nuen. Denbora librean jotzen nuen arren, lekutxo bat prestatzea eta pinturan zentratzea erabaki nuen, hori zelako nik nahi nuena. Bi gauzak oso ongi elkartu daitezke berez, baina nire kasuan, denbora eta bizitzeko behar dudan leku handiegia eskatzen dizkidate, eta oreka bilatzea da nire asmoa.
Zer du arte grafikoak musikak ez duenik?
Zentzua dudanez geroztik, margotzen aritu naiz. Musikan berriz 16 urtekin hasi nintzen, gaztetxoagoa nintzela. Argi dut musika egilea naizela, eta artea berriz, erraietan daramadala, atera egiten zaidalako. Esku artean zerbait hartzeak, sakabanatzeak, zikintzeak, ... Horrek musika baino gehiago sentitarazten dit. Artea betidanik izan dut barruan, eta musika ikasi egin dut. Bietan autodidakta naizen arren, Arte Ederrak ikasi nituen, txikitatik hori baitzen nik egin nahi nuena. Ezin dut bakar batekin gelditu, baina pintatzen aritzen naizenean sentitzen naiz hobekien.
Teknika aniztasuna da nagusi zure lanean. Zein maite duzu gehien?
Dena gustatzen zait. Boladak izaten ditut, baina margoan akrilikoaren emaitza nahiago dut olioarena baino, duen testuragatik, lehortze azkarragatik. Marrazketan, berriz, bereziki gustatzen zaizkit boligrafoa eta luma. Baina, batez ere, margotzean desegiten diren boladun boligrafoak eta biratuz gero orbanak egiteko aukera ematen duten horiek, modu batean edo bestean oso desberdin margotzen baitute. Hala ere, esandakoa, denetarik probatzea gustatzen zait!
Egin dezagun salto musikara, berriz ere. Nonbait aditu dut Irunen, gaztetxoa zinela, erosi zenuela lehendabiziko gitarra, jotzen ere ez zenekiela.
Hamasei urte nituela, festa kalimotxero horietako batean, lagun bat gitarra jotzen hasi zen. Hura ikusita pentsatu nuen: "Horrek egin badezake, nik ere bai!" Uda hartan aitaren tailerrean irabazi nuen diruarekin gitarra elektrikoa erosi nuen, ideiarik izan gabe! Amaren ezagun baten dendan erosi nuen, entxufatu gabe. Etxera eraman, kaskoak jarri eta "Ostia!" Ez zebilen! Erreklamatzera ere joan nintzen dendara, eta orduan jakin nuen anplifikadore bat behar nuela jotzeko. Dendakoak flipatu egin zuen...
Pasarte surrealista samarra, bai. Hain justu surrealismoa, umorea eta iluntasuna uztartzen dituzu zure sorkuntzan; musikalean nahiz grafikoan. Biak eskutik joan daitezke arazorik gabe, hala ikusten duzu?
Zalantzarik gabe. Musika eta arte grafikoa hego-haize beretik abiatzen dira azken finean! Surrealismoa ez dut mugimendu artistiko gisa ulertzen, ez naiz batere aditua eta mugimendu artistikoen kontu hori ez zait inoiz interesgarria iruditu. Errealitatea hemen dugu. Inoiz ez dut bilaketarik egin, baina beti gustatu izan zait erreala ez dena egitea, irregulartasuna erregulartasuna baino gehiago interesatzen zait. Musika eta artearen arteko harremana, hala ere, ez da aldez aurretik pentsatuta daukadan zerbait, dena buru beretik ateratzen da, hori bai, eta bi bideetatik une bakoitzean bizi dudan fasean gertatzen zaidana kontatzen dut, besterik gabe.
Hortaz sentimenduak eraikitzen du irudia.
Inkonszientea da. Beti aipatu izan dut nik ez dudala marrazkia sortzen, marrazkiak sortzen nauela ni. Paperaren gainean jartzen naizenean, marra bat egiten dut, eta horrek beste bat eraikitzen du, ez dut esanahirik bilatzen. Hala ere, denborarekin pentsatzen jartzen naiz, eta... hostia! marrazki honetan argi eta garbi ikusten dut momentu horretan zer gertatzen zitzaidan.
Izen handiekin agertokia konpartitu duzun arren, zure proiektu pertsonalaren sugarra ez da sekula itzali.
Ez! Niretzat garrantzitsuena ni naizelako! barrez. Saihesten saiatu naizen arren, beti eskaini diot dedikazio handiagoa bati besteari baino. Orain, adibidez, Maika dago lehen mailan eta Benitt Ash bigarrenean. Biran aritzeak hori dakar, eta niri ez zait nire bizitza alde batera uztea gustatzen, baina askotan egin behar izan dut. Dena dela, gero eta garrantzi handiagoa eman nahiko nioke nire lanari eta horretan zentratu nahi dut.
Gaur egun Benitt Ash du izena bere garaian Zainax izan zenak. Zein izan da oinarrizko aldaketa?
Muinean, jarrera eta forma aldaketa izan da. Bolada oso txungoa pasatu nuen bai emozionalki eta baita fisikoki ere. Nire bizitzan aldaketak gertatu ziren eta aurretik nuen guztiarekin moztu nahi izan nuen. Ordura arteko pintatzeko era baztertu nuen, nire arropa guztiak mendi batean erre nituen, zerotik hasi nahi nuen, berriz jaio nahi nuen. Ferminekin bira bukatu nuenean, 2002an, erabaki nuen nire proiektua sendotzea. Zainaxen jarraipena izango zen, baina zerotik abiatuta, aurrekoa oso depresiboa baitzen. Erabaki garrantzitsua izan zen eta gerora eskertu dut. Maketa batzuk prestatu nituen eta orduan sortu zen Casi volver a empezar, Benitt Ashen jaiotza ofiziala.
Berezia da disko horrek zekarren ilustrazioa aldizkari honetako kultur atalaren azalean ikus daitekeena.
Lau pintura handik osatutako serie batekoa da, fase txar hura pasatu nuenekoa. Aurrekoarekin apurtu nuenean, ez nekien zehazki zer egin, baina Benitt Ashekin hasi nintzenean ideia pila bat etorri zitzaizkidan. Dena azalean jarri nuenean, Reiki terapia bat egitea erabaki nuen, eta orduan oso argi ikusi nuen bizitzan nahi nuena. Koadro horretako irudia ikusi nuen eta bakarrik atera zen. Gerora ez dut inoiz horrelakorik margotu. 33 urte nituen arren, ordura arte haur baten modura bizi izan nintzela ikusi nuen askapen energetiko hartan, eta hala islatu nuen marrazkian. Berpiztea deitzen diot.
'Murcielagos saliendo de la cueva del enfermo' etorri zen gero. Zein da hitzen abiapuntua?
Azken lana erraz laburtu daiteke: nire buruarekin eta nire amodioekin elkartzeaz eta banantzeaz ari naiz; eta amodioez ari naizenean ez naiz bakarrik neskez ari. Lan hori exorzismo bat izan zen eta gainera oso ondo pentsatutako izenburua du. Saguzarra bereziki gustuko dudan animalia da, berarekin identifikatuta sentitzen naiz, gautxoria naizelako ziurrenik barrez. Gizartea mundu gaixotuan bizi dela pentsatzen dut, hau da, ditugun fobiek eta beldurrek mundu gaixotua eraikitzen dute gure inguruan. Harremanak bukatzen dira, familiarekin arazoak ditugu, inguruko jendea galtzen dugu... Murcielagos saliendo de la cueva del enfermo lana mundu gaixotuaren exorzismoa dela esan daiteke, saguzarrak gaixoaren leizetik ateratzea, alegia. Argi dago. Ni naiz saguzarra, ni leizea eta ni gaixo dagoena. Nire sentimenduei beldurra izan diet beti, eta hortik abiatzen dira hitzak.
Barakaldon, Bilbon, Oreretan, Irunen, Berlinen eta Bartzelonan bizi izan zara. Non ikusten duzu zure burua etorkizunean?
Mugitzea gustatzen zait, urte asko daramatzat etxez aldatzen. Oso nomada naiz. Baina, azken egunotan, nire sustraiek duten garrantzia berraurkitzen ari naiz. Orain Katalunian nago, baina Euskal Herrira gerturatzen ari naiz, sekula urrundu ez naizen arren. Egia da aldaketak bizitzan ikuspegi aniztasuna oparitu didala, baina orain sustraiak deika ari zaizkit...
Zein duzu aurrerantzeko erronka nagusia?
Hemendik aurrera bizitzen ikasi nahi dut. Gauza oso sinplea dirudi, baina niretzat oso zaila izan da beti. Batzuentzat berekoikeria izango da, berdin zait, gustuko ditudan gauzak egitera mugatu nahi dut bakarrik: margotu, tarteka nire kantak jo, nire lana mugitu, espazio bat antolatu... Nire erronka nagusia orain bizitza egonkortzea da. Mila bandatan ibili naiz beti, leku batetik bestera, dirurik gabe eta gaizki jaten, eta ez naiz otorduez ari, gaizki jatea gaizki jatea da, bizitza jasateko modua alegia. Orain hankak lurrean jarri nahi ditut. Orain arte egin dudan guztia beharrezkoa izan da, oso positiboa, ez naiz ezerrekin damutzen eta ez naiz inoiz damutuko, beste gauzen artean ez baitut damuan sinisten. Baina adina dut, eta argi dut nire izateko moduak egonkortasuna behar duela orain.