Oscarretako izendapenetan dauden zazpi film euskaraz gozatzeko aukera
Zazpi film horien artean izendapen gehien jaso dituen (haimaka, hain justu) filma dago: Everything Everywhere All at Once. Komedia eta zientzia fikzioa maisuki uztartzen dituen filma da honakoa, baina ez dizkizut xehetasun gehiago emango, hobe zuk zeuk baloratzea.
Euskaraz goza zenitzazke animaziozko film onenaren kategorian dauden The Sea Beast (Itsasoko piztia) eta Guillermo del Tororen Pinocchio ere.
Beste bi film entzutetsu ere aurki litezke. Blonde (Marilyn Monroe oinarri duen filma) eta Glass Onion komedia thrillerra.
Ingelesez ez diren beste hizkuntzetako fimak ere aurkitu litezje euskaraz. Batetik, gaelikoz sortu den Irlandako filme bat dago izendatua, lehena hizkuntza gutxi honetan nominatua izan dena: An Cailín Ciúin (Neska Isila). Poloniako ekoizpen batetaz euskaraz gozatzeko aukera ere baduzu. Eo deitzen da eta asto bat du protagonista.

