Oscar sarietako estatua ezagunari buruz zenbait bitxikeria

Oscar sarietako estatua ezagunari buruz zenbait bitxikeria 1929. urtetik Arte eta Zinema Zientziaren Akademia ezagunenak, Oscar Sarietan, pelikula onena saritzeko horren ezaguna bihurtu den estatua entregatzen du garaikur moduan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oscar-sarietako-estatua-ezagunari-buruz-zenbait-bitxikeri/@@download/image/Captura de pantalla 2023-01-25 a las 12.41.29.png
2023/01/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

1929. urtetik Arte eta Zinema Zientziaren Akademia ezagunenak, Oscar Sarietan, pelikula onena saritzeko horren ezaguna bihurtu den estatua entregatzen du garaikur moduan.
Oscar sarietako estatua ezagunari buruz zenbait bitxikeria

Oscar Sarietako garaikurra ezaguna da mundu osoan. 1927an eratu zen Akademia eta pare bat urte beranduago erabaki zuten urtero sariketa bat antolatuko zela “lan zinematografiko bikaineni aitortza egin eta film baten ekoizpenean dauden alor guztien bikaintasuna sustatzeko”. 

Honen ondoren, garaikurra diseinatzen hasi ziren. "Maiestatetsua" izatena nahi omen zuten. Cedric Gibbons zuzendari artistikoak zirroborratu zuen zutik, ezpata eskuan, zegoen zaldun baten diseinua pelikula karrete baten gainean. Diseinua begi onez ikusi zuten eta ondoren George Stanley eskulturgileak eman zion forma hiru dimentsiotan. 

Baina baditu beste zenbait bitxikeria ere Oscar Sarietan entregatzen den garaikurrak: 
-Akademiako sarien lehen ediziotik, 1929ko maiatzaren 16tik, 3.140 estatua entregatu dira.
-Hastapenetan estatua Akademiaren Merituaren Saria deitzen zen, baina bere goitizenagatik da ezagunagoa: Oscar.
-Goitizen honen jatorria ez dago argi, baina zurrumurrurik edatuenak dio Akademiako liburuzaina zen Margert Herrick-ek komentatu zuela Oscar izeneko bere osabaren antza zuela. 1939an Akademiak goitizen horri ofizialtasuna eman zion eta egun horrela dira ezagunak.
-Brontze gogorrez eraikiak daude estatuak eta 24 kilateko urrez xaflatuak.
-Hiru hilabetetan 50 estatua ekoizten dira.
-Dirudienez estatuak dolar bakarreko balorea du. Izan ere, Akademiak, 1950. urtetik irabazleei kontratu bat sinarazten die estatua hauen salmenta ekiditeko.