Oscar Reyes, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen karteleko protagonista

Oscar Reyes, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen karteleko protagonista https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/27
berria
Oscar Reyes, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen karteleko protagonista
Japoniako zinema aukeratu dute zinema jaialdiaren 27. ediziorako; urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean, japoniar zinemak Donostia hartuko du. Pedro Usabiagak egin du kartela; Aida telesaileko aktoreak samurai baten itxura hartu du bertan.

Aida telesaileko aktore ezagunenetako bat da Oscar Reyes, eta bere burua samurai baten rolean jarri du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen kartelerako. Hain zuzen, Japoniako zinema izango da aurten jaialdiko protagonista. Zinema astea urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean egingo dute.

Japoniar animaziozko zinemak ziklo berezia izango du Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren Astean; garaiotako zinemagile japoniar garrantzitsuenen filmak eskainiko dituzte, hala nola, Takashi Miike, Shinya Tsukamoto, Sion Sonom Kiyoshi Kurosawa, Hideo Nakata, Takashi Shimizu, Noboru Iguchi, Hideaki Anno, Tomoo Haraguchi…

Eu-Japan Fest fundazioak eta Donostia 2016k lagunduta, argitalpen bereziak eskainiko dituzte.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Astearen kartela / Cartel de la 27ª Semana de Cine Fantástico y de Terror from Donostia Kultura on Vimeo.