Osasunaren Mundu Erakundeak koronabirusaren bigarren olatua gertatzearen aukerak geroz eta urriagoak direla uste du

Osasunaren Mundu Erakundeak koronabirusaren bigarren olatua gertatzearen aukerak geroz eta urriagoak direla uste du Hala ere, zuhurtzia eskatu ditu, hau oraindik ez baita amaitu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/osasunaren-mundu-erakundeak-koronabirusaren-bigarren-olatua-gertatzearen-aukerak-geroz-eta-urriagoak-direla-adierazi-du/@@download/image/IMG_0870.jpg
2020/05/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hala ere, zuhurtzia eskatu ditu, hau oraindik ez baita amaitu.
Osasunaren Mundu Erakundeak koronabirusaren bigarren olatua gertatzearen aukerak geroz eta urriagoak direla uste du

Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi duenez, aztertzen  ari diren datuetan oinarrituta koronabirusaren bigarren olatuaren ideia geroz eta bazterrerago geratzen ari da. Alta, zuhurtzia eskatu du OMEk, pandemiaren puntu kritikoan gaudela esan du, deseskalada tentuz hartu beharrekoa baita. Horregatik, hiritarrei deia luzatu die paranoian ez erortzeko, baina ezta gehiegi lasaitzeko ere. Argi esan du: Koronabirusarekin bizitzen ikastera ohitu beharra dugu. 

Eredu edo ikerketa asko omen daude egoera ezberdinak erakusten dituztenak. Batzuk diote momentu jakin batean gorakada bat sortu daitekeela, baina aukera hau gero eta murritzagoa omen da. Orain lehen baino askoz ere prestatuagoak gaude gainera OMEk esan duenez.

Transmisio tasak horrenbeste gutxitu ditugunez, birusak zailtasunak izango ditu bizirauteko. Hori bai, pazientzia eskatu du, hau ez baita amaiera. Orain kalera ateratzen hasi garen honetan, ikusi beharra dago nola jokatzen duen birusak. Eguneroko borroka izango da eta asteka joan beharra dago. 

Hala ere, OMEk aitortu du birusaren inguruan duda ugari daudela oraindik, horietako bat klimatologiaren ingurukoa da. Orain duda baitago beroarekin birusa ahultzen den ala ez, ikusi besterik ez dago Hego Amerikako kasuen goranzko joera. Horregatik, oraindik tentuz ibili beharra dugu eta segurtasun neurri guztiak bete.