Osasun larrialdiaren ondoren txakurren abandonatze masiboaren beldur

Osasun larrialdiaren ondoren txakurren abandonatze masiboaren beldur Espainiar Estatuko ingurumenaren fiskaltzak sumatzen du pertsona asko txakurrak adoptatzen ari direla paseatzera ateratzeko aitzakia edukitze hutsagatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/osasun-larrialdiaren-ondoren-txakurren-abandonatze-masiboaren-beldur/@@download/image/shutterstock_381803392.jpg
2020/04/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Espainiar Estatuko ingurumenaren fiskaltzak sumatzen du pertsona asko txakurrak adoptatzen ari direla paseatzera ateratzeko aitzakia edukitze hutsagatik.
Osasun larrialdiaren ondoren txakurren abandonatze masiboaren beldur

Fiskaltzak susmatzen du txakurren adopzio masiboak burutzen ari direla osasun alarmak dirauen bitartean berarekin paseatzera ateratzeko aitzakia edukitzeko. Horregatik beldur da, behin konfinamendua amaituta ez ote den txakurren abandonatzen kate bat sortuko. 

Izan ere, egun hauten behatu da txakurren adopzioa izugarri igo dela. Zenbait txakurtegik adierazi dute zituzten animalien ia guztiak eman dituztela, bereziki txakurrak, alarma iragarri zenetik. Adopzioak modu telematikoan burutzen ere ari ziren orain arte. Baina txakuertegietako arduradunek adierazi dutenez, askok denbora baterako adoptatu ote litezkeen galdetzen zuenez, adopzioak etetea erabaki dute hau guztia pasa bitartean.

Izan ere, arazoa da ez dakitela adopzio horiek interes zintzoek bultzatuta izan diren edo besterik gabe, txakurrak aitzakia bezala erabiliz kalera irten ahal izateko. Horregatik, fiskaltzak uste dut osasun larrialdia igarotzean animalien abandonuak hazi egingo direla. Horregatik gogorarazi nahi izan du izaki bat abandonatzea bere bizia arriskuan jarriz delitua dela eta isun edo sei hilabeteko kartzela zigorrarekin ordaintzen dela. 

Hala ere, espero dut zigor mehatxu hauek ez beharrezkoak izatea. Izan ere, behin animalia hauekin bizikidetza hastean, zaila izaten da eurak ematen diguten maitasuna abandonatzea, ezta? Ez diegu inoiz erabat eskertuko egiten diguten on eta konpainia guztia.