Osasun langileek ez dituzte txaloak behar, laguntza baizik

Osasun langileek ez dituzte txaloak behar, laguntza baizik Lanari aurre egiteko bermeak eskatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/osasun-langileek-ez-dituzte-txaloak-behar-laguntza-baizik/@@download/image/WhatsApp Image 2020-03-18 at 12.41.25 (4).jpeg
2020/03/20

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lanari aurre egiteko bermeak eskatu dituzte.
Osasun langileek ez dituzte txaloak behar, laguntza baizik

Eskertuta eta hunkituta daude osasun arloko langileak egunero balkoietara atera eta Osasun Publikoaren aldeko aldarria eta eskertzea oihukatzen duten herritarrei, baina argi utzi dute ere ez daudela beharrezko berme guztiekin lan egiten ari. 


Donostia Ospitaleko parking pribatua hutsik; bitartean, Osasun langileak aparkatzeko ilaran.

Hala, sareetan hainbat aldarri irakurri dira azken egunetan; Donostia Ospitaleko erizain batek adibidez eskaera hau zabaldu du Facebooken: "Osakidetzak opor egunak eta kongresuak bertan behera utzi ditu gu babesteko, baina ospitaleko parking pribatua ez dute langileentzat uzten. Etxeko autobusa gainezka doa, segurtasun distantziak zaintzeko aukerarik gabe".


Materiala agortzen ari dela salatzen du erizain batek.

Ez da salaketa bakarra; ospitale guztietan maskara behar larria dute, eta Txagorritxun adibidez plastikozko poltsak jartzen dituzte soinean, batak agortu zaizkielako. 

Bestalde, osasun arloko langileek koronabirusa detektatzeko frogak eskatu dituzte; hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Arloak adierazi du ez zaiela froga egingo sintoma leunak dituztenei, soilik larri daudenei, eta horrek babesgabe uzten ditu ospitaletako langileak.