Osaba Sam utz itzazu pakean!

30.000 soldadu gehiago bidaliko dituzte AEBek Afganistanera, The Wall Street Journal egunkariak zabaldutakoaren arabera. Egun, AEBetako armadak 36.000 soldadu ditu Afganistanen, eta nazioarteko beste okupazio tropak ere han dira. Iraketik atera bai, baina Afganistanera soldaduak bidali; hainbesteko itxaropena sortu duen Obamak burua aurrekoen lepotik ote duen... ai Osaba Sam!