“Ortophonk”

“Ortophonk” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ortophonk/@@download/image/32p15-2.jpg
2003/07/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Ortophonk
32.zenbakia
“Ortophonk”
Ez dut ulertzen. Euskal Herrian musika interesgarrienetakoa lantzen duten talde eta musikari askok, diskoa kaleratu nahi badute, dirua poltsikotik jarri eta autoekoizpena egin behar izaten dute. Nola liteke Ortophonk bezalako talde bikain batek disketxeen babesik ez izatea? Gasteizko musikazale hauen burugogorkeria, gustu ona eta lan izugarriari esker, Euskal Herrian egindako funk musika goza dezakegu. Mila esker, komertzialtasunean eta estilo bakarreko izarren distiran, iluntasun pixka bat jartzeagatik. Jarraitu itzalaren bidea... www.ortophonk.com.