ORT taldearen musika kontzertua izango da gaur Iruñean

ORT taldearen musika kontzertua izango da gaur Iruñean Berrerabilitako objektuekin hainbat musika estilo jorratzen dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ort-taldearen-musika-kontzertua-izango-da-gaur-irunean/@@download/image/ORT.jpg
2022/08/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Berrerabilitako objektuekin hainbat musika estilo jorratzen dituzte.
ORT taldearen musika kontzertua izango da gaur Iruñean

Abuztuan familieei zuzendutako hainbat jarduera egin dituzte Ezpeletaren jauregian, hiriko Alde Zaharrean. Kale-arte ikuskizunak, familien musika-topaketak eta lantegi eta jolaserako guneak izan dira hilabete osoan zehar. Gaurkoa izango da azken ekintza: musika kontzertua.

ORT taldeak Música de lo insólito izeneko kontzertua eskainiko du gaur. Talde osatzen duen hirukoteak  “orquesta reusónica” gisa  izendatzen du bere burua, berrerabiltze-kontzeptuan inspiratzen den hitza. Emanaldi honek itsas-ekosistema du ardatz. Ezohiko objektuekin lan egiten eskarmentu handia dute, haiek sortutako instrumentuekin. Entzuleak sentsibilizatu nahi ditu musikan hondar-objektu eta materialak sormenez berrerabiliz. Ikuskizuna musikan barna egindako bidaia bat dela nabarmendu dute, musika tradizionalenetik hasi eta jazzera bitarte, eta hainbat historiatan barna, "aztarna ekologikoa murrizten laguntzeko xedez". 

Honako musikari hauek izango dira oholtzan: Rocco Papìa, konpositore, instrumentista eta abeslaria; Xavi Lozano, irrati eta telebistako musika-hezkuntzako programetan kolaboratzailea; eta Antonio Sanchez Barranco perkusionista.