Orraztu bizarra

Orraztu bizarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orraztu-bizarra/@@download/image/emakume_bizardu_1401271360.jpg
2014/06/04
albiste-laburra
Orraztu bizarra
Emakume bizarduna ezizena jarri dioten arren, aurtengo Eurovision jaialdia irabazi duen Conchita Wurst austriarra gizonezkoa da. Bada, ordea, alterazio genetikoak tarteko, 27,9 zentimetroko bizarra duen andrazko bat: 65 urteko Vivian Wheeler estatubatuarra. Zazpi urterekin hasi zitzaion aurpegiko ilea hazten, baina lehen urteetan moztu egin zuen. Aurten Munduko Guinness Errekorren liburuan sartu dute.