Oroimenaren kutxan

Ondorengo orriotan mota guztietako kaseteak topatuko dituzue. Oroimenaren kutxan arakatzen aritu eta gero, adibide batzuk bildu dizkizuegu, noizbait izan zuten garrantziaren erakusgarri. Agur eta ohore kasete zaharrei!
Kaseteak arte amateur eta undergroundaren adierazle fidela izan ziren urte askoan. 80ko hamarkadan, batez ere, baina baita 90eko hasieran ere. Originalak, maketak eta, batez ere, grabatutakoak. Oso ohikoa zen bildumak grabatzea eta haien zinta azalak marraztea nahiz collage bitxiak egitea. Irrudimenez, maitasunez edo, besterik gabe, grabazioak eta hartzaileak egilearentzat zuten garrantziaren arabera. Funtsean, artea zen hori ere. Etxekoa, amateurra baina artea. Ken diezaiegun hautsa!