Orioko Gazte Asanbladak Orio-Haiti elkartasun eguna egingo du martxoaren 6an

Urte hasieran Haitin izandako lurrikarak 200.000tik gora hildako eta 3.000.000 kaltetu eragin ditu Karibeko herrialdean. Euskal Herrian abiaturiko elkartasun ekimenak asko eta askotarikoak izan dira, eta orain oriotarren txanda iritsi dela diote bertako Gazte Asanbladakoek.
Orioko plazako lurrean baldosa zuriz irudikatuta dagoen aingura euro bateko txanponez betetzea izango da larunbateko helburua, bildutako dirua Haitin lanean dabilen Herriak Elkarlanean izeneko GKEri emateko.
Hala, egun osorako egitaraua prestatu dute. Hara:
10:00etan, ainguran dirua biltzen hasi bezain pronto, Danbolin musika eskolako trikitilariak abiatuko dira plazatik, jendeari jaia hasi dela ohartarazteko.
11:00etan, Toki Alai elkarteak txorizoa, haragia eta salda banatuko ditu.
Eguerdian, herri kiroletan aritzeko aukera izango da haur nahiz helduentzat. Heldu! Herri kirol taldea eta Orioko Herri Ikastola arduratuko dira tresnak jartzeaz eta hurbiltzen direnen partehartzea sustatzeaz.
14:00etan bazkaria Aldapa elkartean. Bizkor ibili, 80 lagunentzat bakarrik izango baita tokia!
15:30ean Oriako traineru jaitsiera hasiko da errioan.
17:00etan kontzertua izango da plazan.
20:00etan, jaia bukatzeko, bildutako dirua zenbatuko dute. Aingura osoa betez gero, 30.000 euro inguru bil daitezkeela aurreikusten dute. Ea ba!
Bost euro ematen dituen eskuzabal bakoitzari, bestalde, zenbaki bat emango diote antolatzaileek, iluntzeko 20.00etan egingo duten zozketan parte hartu ahal izateko.
Orioko Gazte Asanbladak egindako proposamenari baikor erantzun diote herriko beste eragile askok ere. Hala, gazteak ez ezik, Udala bera, Aldapa, Ezker Abertzalea, Aralar, Danbolin, EA, Erraustegiaren kontrako Orioko plataforma, Errikotxia, EAJ, Farfara, Harribil, Heldu!, Ikastola, Karkara, OAE, Toki Alai eta Txumurruski ere ari dira antolakuntza lanetan.