Orientazioa aukeratu al daiteke?

Familia gaietarako Pontifize Kontseiluaren esanetan, "praktika homosexualak terapia egoki baten bidez sendatu daitezke". Bestalde, korronte aurrerakoiek diote konbentzinalismoek galarazten digutela heterotik homoranzko igarotzea esploratzea. Baina, aukeratu daitekeen zerbait al da hau?
Espainian eta Hego Euskal Herrian, XIX. mendean, homosexualak munstro gisara kriminalizatu zituzten eta, XX. mendearen lehenengo laurdenean ikuspegi moralizatzaile hori leundu bazen ere, frankismoak gogor jazarri eta kartzeleratu zituen gay eta lesbianak, baita lan zelaietara bidali ere. 1970etik aurrera, Arriskugarritasun eta Gizarte Erreabilitazio Legeak homosexualitatea "sendatzeko eta tratatzeko" ahaleginean sakondu zuen honetarako kartzela bereziak finkatuta eta beste espetxe askotan ere homosexualentzako guneak gordeta. Hauetan, presoen desio erotikoaren sexu orientazioa aldatzen saiatzen ziren, horretarako nazka terapiak baliatuz, besteak beste: estimulu homosexualen aurrean deskarga elektrikoak jasotzen zituzten, estimulu heterosexualak agertzean gelditzen zirenak.
Iparraldeari dagokionez, Frantziar Iraultzak homosexualitate delitua deuseztatu zuen, nahiz eta Napoleonek kodigo penalean mantendu. 1999 urtean, pertsona homosexualen arteko harremanak legezko bilakatzeko aukera zabaldu zen bateratze zibilen bidez. Espainiar Parlamentuak 2005ean onartu zuen, legez, homosexualen arteko ezkontza.
Hala ere, jarrera erreakzionarioak mantentzen dituzten sektore eta liderrak badira oraindik. Polemikoenetako bat Aquilino Polaino da, Madrilgo San Pablo CEU Unibertsitateko Psikologia Departamentuko katedradun eta zuzendaria, Opus Dei-eko irakasle numerarioa. Bera bezala, badira beste hamaika psikologo eta klinika modu indibidualean homosexual nahiz bisexualekin aritzen direnak; jokabide homosexualak deuseztu eta hauek heterosexual bihurtu nahian. Bide bertsutik doa Donostiako apezpiku Jose Ignacio Munilla Aguirrek izenpetutako Homosexualitatea eta itxaropena artikulua ere.
Ideologiaren beste muturrean, korronte aurrerakoiek justu kontrako bidea egitearen aukera aldarrikatzen dute, alegia, heterotik homoranzko igarotzea esploratzeko aukera defendatzen dute. Izan ere, hauen ustez, orain arteko ukazioa ez da borondatezkoa izan, eta gizartean errotutako konbentzionalismoek, estatusek, moralitateak eta hezkuntzak galarazten digute pauso hori ematea.
Egonkorra eta ez aldagarria
Funts zientifikoak, ordea, bi ikusmoldeak (Elizarena eta aurrerakoiena) indargabetzen ditu, bi pentsamolde horien oinarrian dagoen ideiak hau da, gizaki baten desio erotikoaren sexu orientazioa aldagarria dela pentsatzea ez duelako aldeko argudio objektiborik. Aitzitik, egonkorra da eta jaio aurretiko prozesu hormonalen baitan dago; beraz, ez da terapeutikoki aldagarria. Hipotalamo-Hipofisis-Gonada ejea bezala, jaio aurretik sexuatzen da eta pubertarora arte ez da adierazten. Hortaz, garrantzitsua da sexuazio prozesua eta honen adierazpena edo subjektuaren pertzeptzioa bereiztea.
Ezinbestekoa da, baita ere, jokabideak eta desioak ez nahastea. Izan ere, jokabide heterosexual eta homosexualak ez dira beti desio heterosexual eta homosexualetatik etortzen, hurrenez hurren. Alegia, gauza bat da desiratzen duguna, eta beste bat egiten duguna.
Nork bere desio erotikoaren sexu orientazioa zein den argitu nahi badu, desioan ipini beharko dugu arreta eta masturbazioari lotuta ageri diren fantasiak nolakoak diren aztertzea lagungarria izan daiteke hausnarketarako.

Zakilerako eraztuna
Gizonek mendez mende erabili izan dituzte eraztun hauek zakilaren sentsibilitatea areagotzeko, erekzioak luzatzeko edota isurketak atzeratzeko. Gaur egun, kolore, forma eta material askotarikoak (larruzkoak, gomazkoak, metalezkoak) aurki ditzakegu. Tartean, bada bikotekideari plazera eman diezaiokeen bibragailu txiki bat daraman aldaera bat. Baina, kontuz! Produktu hauek saltzen dituztenek eta medikuek ez dute gomendatzen ordu erdi baino gehiagoz erabiltzea, eta eraztuna jarrita lo gelditzea edota drogak hartzea ere arriskutsua izan daiteke.

69

JOLASERA!

PROBA EZANK

69