Organoak ematearen aldeko ikuspegi soziala emateko bi minutuko film laburren lehiaketa antolatu dute gazteentzat

Organoak ematearen aldeko ikuspegi soziala emateko bi minutuko film laburren lehiaketa antolatu dute gazteentzat 18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta irailaren 23ra arte eman daiteke izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/organoak-ematearen-aldeko-ikuspegi-soziala-emateko-bi-minutuko-film-laburren-lehiaketa-antolatu-dute-gazteentzat/@@download/image/film labur.png
2022/07/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta irailaren 23ra arte eman daiteke izena.
Organoak ematearen aldeko ikuspegi soziala emateko bi minutuko film laburren lehiaketa antolatu dute gazteentzat

Euskadiko Bihotz eta Biriketako Pertsona Gaixoen eta Transplantatuen Elkarteak, Gazteriaren Foru Erakundearekin lankidetzan, bi minutuko Film Laburren I. Lehiaketaren lehen ediziorako deialdia egin du. 18 eta 31 urte bitarteko edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Fikzio eta animazio lanak aurkeztu ahal izango dira, baina gehienez hiru lanekin har daiteke parte. 

Film laburraren gaia organoak ematearen aldeko ikuspegi soziala izango da. "Irudien bidez, bi minutu baino gutxiagoko film labur batean, elkartasunaz, opariaz, berriz hasteaz, itxaropenaz ari den istorio bat islatu ahal izatea da helburua. Organoak ematearen aldeko aldarrikapen argia. Organoak ematea bizitza oparitzea delako", adierazi dute antolatzaileek. Film laburrek bi minutu iraungo dute gehienez, eta edozein gailurekin grabatu ahal izango dira, beti ere formatu horizontalean.

Lehiaketan parte hartzeko izena web-orriaren bidez emango da, inprimakia beteta, eta film laburra atcore.euskadi@gmail.com posta elektronikoaren bidez bidaliko da. Informazio osagarria hemen kontsulta daiteke.

Film labur irabazleak 600 euro jasoko ditu, eta organo emateen sentsibilizazio kanpainarako eta erakartzeko erabiliko da. Gainera, 250 euroko accesit saria ere izango da, eta kanpaina horretarako edo beste batzuetarako erabili ahalko dute lana.

Euskadiko Bihotz eta Biriketako Pertsona Gaixoen eta Transplantatuen Elkartea, Atcore, 1996an sortu zen, gizartea organoak ematearen alde sentsibilizatzeko eta gaixorik eta transplantatuta dauden pertsonak eta haien senideak artatzeko.