Organo trukea

Espezieen arteko organo transplanteak egingarriak izango direla egiaztatzen duen ikerketa bat argitaratu berri dute. Orain arte, espezieen arteko transplanteek hartzailearen errefusatzea zekarren arren, AEBetako eta Alemaniako hainbat ikerlarik Nature Communications aldizkarian publikatu duten ekarpenaren arabera, ikerkuntzak urrats garrantzitsu berri bat egin du espezieen arteko organu transplanteei dagokionez. Antza, babuino bat bi urtez bizi izan da txerri baten bihotz batekin. Hamaika ikusteko jaioak gara!