Oreka Zirku Eskolak festibala egingo du Baionan, bihartik aurrera

Oreka Zirku Eskolak festibala egingo du Baionan, bihartik aurrera Zirkuarekin lotutako jarduerak eta bestelako girotze ekintzak izango dira Mousserollesko harresietan maiatzaren 13tik 22ra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oreka-zirku-eskolak-festibala-egingo-du-baionan-bihartik-aurrera/@@download/image/ALBISTE ZIRKO.jpeg
2022/05/12

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Zirkuarekin lotutako jarduerak eta bestelako girotze ekintzak izango dira Mousserollesko harresietan maiatzaren 13tik 22ra.
Oreka Zirku Eskolak festibala egingo du Baionan, bihartik aurrera

Oreka Zirku Eskolako ikasleez gain, beste talde batzuetako artistak ere arituko dira ikuskizunak eskaintzen. Oreka Zirku eskolan esku-jokoak, aire-diziplinak (trapezioa, oihala, soka), lurreko akrobaziak, objektuen arteko orekak zein aktore jokoak lantzen dituzte.

Bihar abiatuko dute festibala, 20:00etatik aurrera, eta Euskal Zirku Kabareta, Ixtaklok taldearen kontzertua eta DJ set-a izango dira. Larunbatean, 16.00etan hasita, Bisous pour mamie, DJ Uggledy, eszena irekia, Punchline, Fire Fingers eta DJ emanaldiaz gozatu ahalko da. Igandean, berriz,  ikastaroak izango dira: acroyoga, tricking, kontaktu-dantza, diabolo eta airekoak. Arratsaldean musika izango da nagusi: Holiday on Delay, DJ Uggledy eta Bisous pour mamie. 

Maiatzaren 16ean, astelehenean, 20.00etan, eszena irekia egingo dute, eta maiatzaren 18an, asteazkenean, familia ikuskizuna egingo dute, 15.00etan, eta Train Art Reaction, 19.00etan. Ostegun gauean Desplumada eta Carnet de voyage-n txanda izango da eta ostiralean, hilaren 20an, Orekabaret eta DJ-a arituko dira. 

Festibalaren azken asteburuan, Multiplez’art, Dj-a, breakdance ikastaroa, Train Art Reaction, Desplumada eta hip-hop kontzertuak izango dira.

Jaialdirako sarrerak hemen eskura daitezke.