Oreka: 2022ko dFERIAko gaia

Oreka: 2022ko dFERIAko gaia 2022ko edizio honetako gaia OREKA izango da. Bi indar edo gehiagoren arteko oreka. Harmonia-egoera espazio fisiko batean, edo baita pertsona baten barruan ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oreka-izango-da-2022ko-dferiako-gaia/@@download/image/reskate_cartel.jpg
2022/01/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2022ko edizio honetako gaia OREKA izango da. Bi indar edo gehiagoren arteko oreka. Harmonia-egoera espazio fisiko batean, edo baita pertsona baten barruan ere.
Oreka: 2022ko dFERIAko gaia

dFERIA 2022ko kartel eta irudiak gai horri erantzuten dio, eta Reskate arte-kolektiboak sortua da, hots, María López eta Javier de Ribak osatutako taldeak. Honela deskribatzen dute eurek: “Irudi bat, osagai guztiak harmonian dituena. Konposizio simetrikoagatik ez ezik, baita aurpegi neutroa ageri duelako ere, seriotasunaren eta irribarrearen artean: emozio jakin bat adierazi aurreko oreka-une horretan. Gainera, errezelak, ilunean argituriko aurpegi horren ilea balitz bezala, arte eszenikoak agertzen dizkigu”.

Hartara, galdera hauek pausatuko ditu dFERIAk 2022an: "Zer da oreka eta zer garrantzi du? Garrantzitsua al da egonkortasuna lantzea?  Zenbateraino dira erabakigarriak oreka-nahasteak?"

Aurtengo ediziorako, 352 konpainiak eman dute izena. Gehienak Espainiako estatukoak dira, baina jaso dituzte nazioarteko beste proposamen batzuk ere, hala nola Mexiko, Argentina, Zipre, Alemania edo Kolonbiatik, besteak beste. Azkenik, 26 konpainiak erakutsiko dituzte beren proposamenak Arte Eszenikoen merkatuan; aurkeztutako produkzioen % 7k. 

Feria formatuari eutsiko zaio, oso emaitza onak izan baititu azken urteotan. Antzerki-emanaldiak nabarmenduko dira batez ere. Ohi bezala, gonbita egingo zaie ikus-entzuleei une honetako uzta eszenikoaz gozatzeko. Topaketa profesionalak eta arte-merkatua ere nabarmenduko dira, etortzen direnek horretarako guneak izango baitituzte. Gainera, bi saio egingo dira negozio-foro eran, helburu berberarekin.

Urtarrilaren amaiera aldera jakinaraziko du dfERIAk 2022ko programazioaren gehiena. Martxoaren 14tik 17ra egingo da, Donostiako espazio eszeniko nagusietan.