'Oreina' filma ikusi nahi?

'Oreina' filma ikusi nahi? Koldo Almandozen pelikularen emanaldi bereziak antolatu dituzte urrian! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oreina-filma-ikusi-nahi/@@download/image/oreina_ciervo-265643900-large.jpg
2018/10/09
berria
Koldo Almandozen pelikularen emanaldi bereziak antolatu dituzte urrian!
'Oreina' filma ikusi nahi?

Zinema aretoetara iritsi da Koldo Almandozen Oreina filma. Donostiako Zinemaldian Irizar saria jaso ondoren, Euskal Herriko hiriburuetan ikusgai dago. Horrekin batera, emanaldi bereziak antolatu dituzte hainbat herrietan.

Hala, urriaren 15ean Tolosako Leidor zineman emango dute eta Almandozen aurkezpenaz gain, filmari buruzko solasaldia ere izango da.

Urriak 21, igandea, Azpeitiko Soreasu antzokian emango dute pelikula, zuzendariaren eta Erika Olaizola aktorearen ekarpenez lagundua. Ez galdu aukera!