Ordutegi aldaketaren eraginak arintzeko aholkuak

Ordutegi aldaketaren eraginak arintzeko aholkuak Asteburuan ordubete gehiago lo egin bazenuen ere, ziur gaur neke sentsazioaz esnatu zarela; hau da logurari aurre egiteko egin dezakezuna. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ordutegi-aldaketaren-eraginak-arintzeko-aholkuak/@@download/image/KDK3MMK7XCYON7EZIUD3PM2FR4.jpg
2020/10/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Asteburuan ordubete gehiago lo egin bazenuen ere, ziur gaur neke sentsazioaz esnatu zarela; hau da logurari aurre egiteko egin dezakezuna.
Ordutegi aldaketaren eraginak arintzeko aholkuak

Astelehena bereziki gogorra egin bazaizu lasai; ez zara bakarra. Asteburu honetan neguko ordutegian sartu gara, eta ondorioz, ordubete atzeratu ditugu etxeko erlojuak. Urteroko erritua den arren eta ordubeteko aldaketa txikia dirudien arren, eragin nabarmena izan dezake gure gorputzean; hain zuzen, duela bi urte Europako Komisioak ordutegi aldaketa bertan behera uzteko eztabaida jarri zuen mahai gainean, osasunean zuen eragin negatiboarengatik.

Ordutegi aldaketa ezabatzeko eztabaida oraindik konpontzeke dagoenez, badirudi udaberri eta udazkenetan ordulariak aurreratzen eta atzeratzen jarraituko dugula oraingoz; baina, nola eragiten dio gorputzari errutinari ordubete txertatu ala kentzen diogunean? Adituen esanetan, neguko ordutegi aldaketa leunagoa izaten da udakoa baino, baina asko dira loan aldaketak nabaritzen dituztenak. Gauzak horrela, astelehen honetan ohetik altxatzea eta martxan jartzea bereziki kostatu bazaizu, jarraitu honako aholku hauek:

  • ALDAKETARI AURREA HARTU: Ordubeteko aldaketa uste duguna baino bortitzagoa izan daiteke. Egun batzuetan arraro sentitu gaitezke, ordua ez ezik, argia zeharo aldatzen delako; goizago ateratzen da eguzkia, eta oraindik ere goizago ezkutatzen da. Gure garunak aldaketa horiek sumatzen dituenez, aurreko egunetan lo ordutegia apur bat aldatu dezakegu, 15-20 minutu adibidez.
  • LO ERRUTINA ZAINDU: Denok dugu ordutegi aldaketaren igandean berandu arte lo egiteko tentazioa, baina hobe ohiko ordu kopuruari eusten badiozu. Gainera, zaindu zure logela; iluntasuna, tenperatura, isiltasuna... Loaren kalitatea bermatu ezazu.
  • EGUZKIARI SO: Eguraldiak laguntzen ez badu ere, garrantzitsua da egunaren zati bat kalean igarotzea, pasioan, ala behintzat leihotik begira. Argi izpiek gure garuna erregulatzen dute, eguna eta gaua bereiziz. 
  • EGIN KIROLA: Kirola egitea da lo arazoen aurkako sendagai eraginkorrenetako bat. Neke fisikoaz gain, kirolak estresa askatzen du, eta gorputza oxigentatzen du, lasaitasun sentsazioa eskainiz.
  • GUTXI AFALDU: Afaltzea garrantzitsua da, baina hobe gehiegi betetzen ez bazara. Aukeran, plater bakarreko afari sinple batek lo egiten lagunduko dizu.
  • AHAZTU TELEBISTA ETA MUGIKORRA: Pantailak ez dira loaren lagunak, hori badakizue. Lo egin aurretik, hobe liburu bat esku artean hartzen baduzu.