Ordu extrak lankide batekin partekatuko zenituzke?

Ordu extrak lankide batekin partekatuko zenituzke? Alemanian gertatu da; langile batzuek beren aparteko orduak lankide bati eman dizkiote, gaixo duen semea zaintzeko aukera izan dezan. Eta zuk, egingo zenuke halakorik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ordu-extrak-lankide-batekin-partekatuko-zenituzke/@@download/image/COVER-Cuida-a-su-hijo-con-cancer-y-sus-colegas-lo-ayudan-a-pagar-las-horas-que-falta.jpg
2018/03/12
albiste-laburra
Alemanian gertatu da; langile batzuek beren aparteko orduak lankide bati eman dizkiote, gaixo duen semea zaintzeko aukera izan dezan. Eta zuk, egingo zenuke halakorik?
Ordu extrak lankide batekin partekatuko zenituzke?

Andreas Graf alarguna da, eta leuzemia duen seme bat dauka. Semea zaintzen urteko oporrak agortu ditu dagoeneko, baina gehiago behar ditu. Grafek fabrika batean egiten du lan eta bere lankideek 3.300 ordu estra egin eta Grafi eman dizkiote, semea zaintzen jarraitu dezan.

 

Grafen enpresan 650 langile daude, eta denek parte hartu dute. Biziki eskertuta dagoela adierazi du: "Laguntza ikaragarri honengatik ez balitz, honezkero kaleratu egingo ninduten". Bere lankideek bi astez egin dituzte aparteko orduak, enpresarekin akordioa sinatu ondoren. Horri esker, Grafek bere baja luzatzeko aukera izango du. Eta zu, prest egongo zinateke zure lankideagatik horrelako zerbait egiteko?