Ordiziarrock jaialdia asteburuan

Ordiziarrock jaialdia asteburuan Ezpalak, Sua eta Grises taldeek joko dute, besteak beste, Ordiziako pilotalekuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ordiziarrock-jaialdia-asteburuan/@@download/image/58525946--624x426.jpg
2021/10/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ezpalak, Sua eta Grises taldeek joko dute, besteak beste, Ordiziako pilotalekuan.
Ordiziarrock jaialdia asteburuan

Ordiziarrock jaialdiaren 18.edizioa egingo dute gaur eta bihar Ordizian, eta guztira sei musika emanaldi antolatu dituzte, egun bakoitzean hiruna. Ordiziarrock Ekintzak antolatzen du jaialdia, pertsona eta gustu guztientzako zuzeneko musika eskaini nahian.  

Gaur Oki Moki, Bamms eta Ezpalak taldeak arituko dira. Oki Moki Getarian sortutako Pop-Punk taldea da. Paula Estevezek eta Aritz Aranburuk osatzen dute bikotea eta bi lan kaleratu dituzte: Ocean Breeze (2017) eta Working Class Pop (2020). Bamms, berriz, Hernanin sortutako musika taldea da, eta rock-and-roll musika lantzen du boskoteak. Batzuetan punk-rockerantz jotzen dute, gitarrak zorroztuz, eta beste batzuetan giro melodikoetan barneratzen dira, batez ere ahotsaren eraginez. Ezpalak Zestoatik datorren rock alternatibo taldea da, Juanjo Berasainek, Eñaut Gaztañagak, Unai Eizagirrek eta Janardana Iglesiasek osatutakoa. Udaberrian kaleratu zuten euren bigarren diskoa: Kolpatu Topatu