Ordiziarock 2020, urriaren 23an eta 24an ospatuko da

Ordiziarock 2020, urriaren 23an eta 24an ospatuko da Horrenbeste bertan beherako eta atzerapenen artean, badira noizean behin berri onak ere. Aurtengo Ordiziarrok ospatu egingo da, bi egunez gainera, segurtasun neurri zorrotzekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ordiziarock-2020-urriak-23an-eta-24an-ospatuko-da/@@download/image/PHOTO-2020-10-07-15-22-44.jpg
2020/10/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Horrenbeste bertan beherako eta atzerapenen artean, badira noizean behin berri onak ere. Aurtengo Ordiziarrok ospatu egingo da, bi egunez gainera, segurtasun neurri zorrotzekin.
Ordiziarock 2020, urriaren 23an eta 24an ospatuko da

Jakintza ikastolan ospatuko da bi egunetan. Urriaren 23an Viva Belgrado eta Sua taldeak arituko dira. Urriaren 24an, berriz, Zea Mays, Kokein eta Dupla arituko dira eta DJ Monky Man-ek bi egunetan girotuko du jaialdia. 

Antolatzaileek argi utzi nahi izan dute egungo egoerara egokituko dela aurtengo jaialdia, eta osasun neurri guzti-gutziak hartuko dituztela. Gorde beharreko distantzia dela eta aforoa mugatua izango da. Beraz, interesa duen orok adi egon beharko du sare sozialei, laster jarriko baitira sarrera salgai ordiziarock.com webgunean. 

Rocka inoiz baino biziago dago, kultura segurua baita!