Ordizia rockaren hiriburu bilakatuko da bi astez

Badator OrdiziarRock jaialdiaren IX. edizioa. Urriaren 8tik 20ra bitarte, musika emanaldiak, kontzertu didaktikoak, Emarock argazki erakusketa eta tokiko taldeen kontzertuak eskainiko dituzte Ordizian, guztiek rocka ardatz izango dutelarik. Trobadore Alaik antolatuta, herritar boluntario ugari batu dira proiektura, eta beste urte batez egitarau polita prestatu dute bertako musika indartzeko asmoarekin.
OrdiziarRocken helburu nagusia kulturaren alde lan egiten duten ordiziar artisten oztopoak gainditu eta antolatutako ekintzen bidez beren asmoak lortzen laguntzea da. Horretarako, herriko eta inguruko artistekin bilera ugari egin dituzte urte osoan zehar, eta pixkanaka kontzertuak eta erakustaldiak prestatu dituzte beren lana ezagutarazteko.
Hala, urriaren 8an hasita eta bi astez rockaren inguruko ekintza ugari egingo dituzte herrian. Hasteko, Emarock argazki erakusketa ikusgai izango da Barrena kultur etxean hilaren 19ra bitarte. Saioa Cabañas 'Gauilunak' argazkilariaren proiektuak Euskal Herriko mila txoko bisitatu ditu dagoeneko, emakumeak eta musika batzen dituen lanak.
Halaber, Emarock dokumentala ere proiektatuko dute urriaren 17an leku berean.
Kontzertu sorta amaigabea
Urriaren 18tik, osteguna, aurrera, musika izango da protagonista nagusia. Kombo Jazz eta Barikuan taldeen kontzertuak eskainiko dituzte D'Elikatuz zentroan 18:30etatik aurrera, jazza eta dipsy musika uztartuz.
Ostiralean De Jamaica al Mundo kontzertu didaktikoa eskainiko dute frontoian 19:00etan. Herrialde hartako musikaren historia ezagutzeko aukera eskainiko du Palentziako izen bereko taldeak, eta ondoren, Gipuzkoa osoko musikariez osatutako Big Band taldearen, Starblues ordiziarren eta Limando madrildarren txanda helduko da. Emanaldi guztiak frontoian izango dira, azken hiru hauek 23:00etan hasita.
Larunbatean, azkenik, musikarik gogorrenak helduko dira Ordiziara. Kalean eta frontoian izango dira emanaldiak, guztiak dohain. Segidan egitaraua:
19:00etan, Bolkete
20:00etan, Kail eta Orangutan Swimming
21:00etan, Zutik Dirau
22:30 The Glasses Crew
Haien ostean, Eraso
Haien ostean, Gobernors + su ikuskizuna
Haien ostean, Anai Arrebak

Urriak 20, kaleko kontzertuak
19:00etan, Bolkete
20:00etan, Kail eta Orangutan Swimming
21:00etan, Zutik Dirau
Urriak 20, frontoiko kontzertuak
22:30 The Glasses Crew
Haien ostean, Eraso
Haien ostean, Gobernors + su ikuskizuna
Haien ostean, Anai Arrebak