Ordenagailuak, armen truke

Mexiko DF hiriko Alvaro Obregon auzoan, ordenagailuak ematen dituzte su-armen truke. Guadalupe Lopez auzoko agintariak esan duenez, "sarritan jendeak arma bat gordetzen du etxean, autodefentsarako; baina oker erabiliz gero, tragedia eragin dezakete". GKE batek eskaini ditu ordenagailuak, armen truke janaria eskaintzen zuen kanpaina bati jarraipena emateko.