Ordenagailua babesteko gomendioak

Internetek gauza on asko eskaintzen dizkigu; besteak beste, komunikatzeko, jolasteko eta informazioa bilatzeko aukera. Hala ere, badira kontuan hartu beharreko zenbait arrisku. Gure ordenagailuak erasoak jasan ditzake, hala nola, sarkinak, birusak, spywarea, etab. Horiei buruz jardungo gara oraingoan.
Ordenagailua internetera konektatzen dugunean, sarean sartzen da gure ordenagailua. Ez dugu inoiz pentsatu behar, "nori interesatuko zaio gure ordenagailua? Ezin du ezer gertatu", ez antzeko gauzarik. Erasoak jasateko aukera hor dago, eta, %100eko segurtasuna lortzea ia ezinezkoa den arren, hona hemen zenbait gomendio, gure ordenagailua eraso horietatik babesteko.
Birusak eta troiarrak
Birusak eta troiarrak gure ordenagailuan egikaritzen diren programak besterik ez dira, baina beren ondorio kaltegarriek egiten dituzte "berezi". Birusak, oro har, ordenagailuari kalte egiteko sortutako programak dira, eta era askotakoak dira. Troiarrak, aldiz, programa arrunt modura sartzen dira ordenagailuan, baina beste helburu batekin. Oso ezagunak dira atzeko ateak (beste pertsona bat gure sisteman sartzeko irekitzen diren bideak) irekitzen dituzten programak.
Hala ere, guztiak sailkatzea oso zaila da, troiarren funtzio berak dituzten birusak daude, troiarren bidez sartzen diren birusak, eta abar. Beraz, horiek guztiak saihesteko neurriak hartzea da garrantzitsuena.
Spywarea
Ordenagailuan instalatzen diren zenbait programari esaten zaie spywarea. Programa bat instalatzerakoan, edo webgune zehatz batzuetara sartzean instalatzen dira. Birusetatik ezberdindu ohi ditugu, normalean ez baitira bikoizten. Oro har, programa hauek gure nabigazioari buruzko informazioa jaso, publizitate mezuak erakutsi, edota publizitate orrialdeetara birbideratzen dute.
Segurtasun zuloak
Programa guztiek akatsak izan ditzakete, eta izaten dituzte. Batzuetan, segurtasun-akatsak izaten dira, eta, ondorioz, sarkinen aurrean babesik gabe gelditzen zaigu ordenagailua.
Gure ordenagailura sartu nahi duten sarkinen jomuga ere izan gaitezke. Horrelakoetan, norbait gure sistemara sartu eta bertan gauzak aldatu, ezabatu edo lapurtzeko arriskua dugu.
[!] Gomendioak
Hona hemen arazo horiek eta beste batzuk saihesteko zenbait gomendio: antibirusa instalatu eta eguneratzea funtsezkoa da, esaterako. Sistema eragileentzako antibirus asko daude egun. GNU Linux sistemetan, horien egiturarengatik eta trinkotasunarengatik, zailagoa da birusak zabaltzea, baina ez ezinezkoa. Antibirus batzuk:
ClamAV http://www.clamav.net/-> Software librea, hainbat sistema eragilerentzat.
ClamWin http://www.clamwin.com/-> ClamAVren bertsio berezia, Windows sistementzat.
AVG Free http://www.grisoft.com/-> Dohaineko antibirusa, Windows zein GNU Linux sistementzat.
Avast! http://www.avast.com-> Dohaineko beste antibirus bat, Windows sistementzat.
Panda Active Scan http://www.pandasoftware.es/productos/activescan-> Instalatu beharrik gabe, antibirus honek gure sistema aztertu eta garbitu egiten du.
Suhesi bat erabili
Suhesiaren bitartez, kanpoko sarkinak gure sisteman sartzea saihestu dezakegu. Windows XP sistemak berez suhesi bat ekartzen du, baina gaitasun handirik ez duenez, batzuk gomendatuko dizkizuegu, bai sistema eragile horrentzat, bai bestelakoentzat ere:
Firestarter http://www.fs-security.com/ -> GNU Linux sistementzako suhesi sinplea eta interesgarria
Zone Alarm http://www.zonelabs.com/store/content/catalog/products/sku_list_za.jsp -> Windows sistemetan asko erabiltzen den suhesi sinple eta erabilgarria. Software librea ez den arren, erabiltzaile arruntentzako bertsioa dohainik da.
Sistema eguneratu
Noizean behin akatsak izaten dira programetan; beraz, erasoengandik babesteko, programa horiek eta sistema osoa eguneratuta mantentzea komeni da. Horretarako, informatuta egotea da gauzarik onena. Informazioa eskuratzeko:
Security Focus http://www.securityfocus.com-> Segurtasunari buruzko informazioa.
Hispasec http://www.hispasec.com/-> Segurtasunari buruzko informazioa, gaztelaniaz.
Kriptopolis http://www.kriptopolis.com-> Segurtasunari eta segurtasun zuloei buruzko informazioa.
Hala ere, kontuz ibili zaitez jaisten eta instalatzen duzun softwarearekin. Izan ere, lehen aipatu bezala, ezinezkoa da %100eko segurtasuna lortzea, baina gomendio hauekin gure sistemaren segurtasuna hobetzea lortuko dugu. Orain, zuei dagokizue neurri horiek hartzea.