Ordenadorearen arriskuak

Ordenadorearen arriskuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ordenadorearen-arriskuak/@@download/image/28p30-3.jpg
2012/12/13
berria
Ordenadorearen arriskuak
Tetsuya Nakazawa Japoniako Chiba unibertsitateko sendagileak azaldu duenez, ordenadore aurrean 5 ordutik gora pasatzen dituzten langileek arazo fisiko eta psikologikoak izaten dituzte, eta baita lo egiteko zailtasuna ere. Japoniako unibertsitate horretan, ordenadorearekin lan egiten duten 25.000 lagun aztertu dituzte eta emaitzen arabera, lagunok buruko, sorbaldako eta lepoko mina, begietako azkura eta lo egiteko arazoak dituzte. Horregatik, ordenadore aurrean ahalik eta ordu gutxien pasatzea komeni da. Enpresaburuek kontuan hartuko al dute gomendioa?