Oraindik zabalik da Kliklap lehiaketan parte hartzeko epea!

Oraindik zabalik da Kliklap lehiaketan parte hartzeko epea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oraindik-zabalik-da-kliklap-lehiaketan-parte-hartzeko-epea/@@download/image/kliklap_02_1383901870.jpg
2013/11/08
berria
Kanaldude herri telebistak eta Zinegin festibalak elkarlanean, Kliklap bideo eta gidoi lehiaketa antolatu dute. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 30era bitarte izango da zabalik, eta aurtengo gaia 'Kamerasutra' hitz jokoa izango da. Animatzen zara?


Beste urte batez, abenduaren 19tik 22ra bitarte, Zinegin Euskal Herriko Zinema eta Dokumental jaialdiak hartuko du Hazparne (Lapurdi). Lau egunez, Ttattalo gaztetxeak eta Eihartzea kultur etxeak antolatutako egitarauaren baitan hainbat euskal lan proiektatuko dituzte, euskal zinema kontsumitzeko ohitura herritarren artean zabaltzeko asmoz.

Horrez gain, zine jaialdiak eta Kanaldude herri telebistak elkarlanean, Kliklap bideo eta gidoi lehiaketa antolatu dute, eta lanak azaroaren 30a baino lehen bidali behar dira. Gaitzat Kamerasutra hitz jokoa proposatu dute antolatzaileek, eta hortik aurrera, talde bakoitzak erabaki beharko du bere lana nola enfokatu.

Bideoari dagokionez, kamera nahiz mugikorrekin grabatutako lanak ontzat emango dituzte, eta gaia era inplizitu ala esplizituan landu… norberak ikusiko du! Halaber, kamerekin ongi moldatu ez eta axota eta papera erabiliz beren ideiak plazaratzea nahiago duten horientzako aukera eskaini dute gidoi lehiaketaren bidez. Lotsatienek, beharbada, nahiago izango dute…

Beraz, badakizue! Jarri martxan zuen imajinazioa, ez baituzue gehiegi behar horretarako, eta landu sormena!