Oraindik ez zara 'Mastodon.eus' sareko kide?

Oraindik ez zara 'Mastodon.eus' sareko kide? Euskaldun guztiak batuko dituen software libreko sarea da. Batu zaitez! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oraindik-ez-zara-mastodon-eus-sareko-kide/@@download/image/mastodon-eus-turuta.png
2018/11/22
berria
Euskaldun guztiak batuko dituen software libreko sarea da. Batu zaitez!
Oraindik ez zara 'Mastodon.eus' sareko kide?

Euskaldunak batuko dituen eta zure datuekin negoziorik egingo ez duen sare soziala jaio da: mastodon.eus. Euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izan dezan helburuarekin abiatu da, eta etengabe ari da hazten.

Ez dakizu zer den Mastodon? Zalantzak dituzu? kaixo.mastodon.eus webgunean informazio interesgarria aurkituko duzu:

  • Nola hasi atala: Kontua sortu, pertsonalizatu eta lehen toot-a bidaltzeko pausoz pausoko azalpenak
  • Ohiko galderak atala: Mastodoni buruzko ohiko zalantzak, kontzeptuak eta terminologia, erabiltzaileak eta kontuak, aplikazioak, mastodon.eus...

mastodon.eus hainbat eragileren arteko elkarlanetik jaio da, denboran irauteko helburuarekin eta euskarazko komunitatearen inguruan sor daitezkeen bestelako instantziekin erkatzeko borondatearekin, baita, beronen inguruan eragile gehiago biltzen joateko asmoarekin ere: PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop eta Dinahosting. Euskal Herriko edozein taldek aukera izan dezake Mastodonen bere instantzia propioa sortzeko. Zeren zain zaude? Batu Mastoron komunitate sarera!