Oraindik ez duzu izena eman Lilatoian?

Oraindik ez duzu izena eman Lilatoian? Martxoaren 4an egingo dute aurten emakumeen lasterketa; animatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oraindik-ez-duzu-izena-eman-lilatoian/@@download/image/Captura de pantalla 2018-01-30 a las 16.20.52.png
2018/01/31
albiste-laburra
Martxoaren 4an egingo dute aurten emakumeen lasterketa; animatu!
Oraindik ez duzu izena eman Lilatoian?

Dagoeneko ireki dute Donostiako Lilatoian izena emateko epea; dagoeneko 29. edizioa egitera doaz, eta aurten, martxoaren 4an egingo dute lasterketa. Beti bezala, bost kilometroko ibilbidea egingo dute, eta beste behin, emakumeak izango dira protagonistak.

 

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, azken zazpi urteetan nabarmen igo da parte hartzaile kopurua: 2010ean 1.969 korrikalarik hartu zuten parte eta iaz berriz 5.700. Aurten ere hazten jarraitzea espero dute antolatzaileek: 6.000ra iristen lagunduko diezu?