Oraindik ez al diguzu zure argazkiak bidali?

Oraindik ez al diguzu zure argazkiak bidali? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oraindik-ez-al-diguzu-zure-argazkiak-bidali/@@download/image/2010859581DSCF1472.JPG
2012/12/13
berria
Gogoratu urriko GAZTEZULO berezia izango dela, hamargarren urteurrena ospatuko dugulako eta horren harira, 'Iruditan' atala, irakurleek bidalitako argazki ikusgarriekin hornitu nahi dugula. Oraindik garaiz zabiltza!!

Dagoeneko hainbat argazki jaso ditugu, baina zureak falta zaizkigu. Bidali zure argazki sortarik onena (hiru argazki gutxienez) gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zure izen abizenekin eta sortari buruzko azalpen labur txiki batekin. Gure epaimahaiak irabazletzat jotzen bazaitu, zure erretratuak urriko zenbaki berezian sinatuta ikusi ahal izango dituzu.
Argazki hau Mikel Esparza Martinezek bidali digu, eta Galizian aterata da.