ORAINDIK BERANDU DEN! **

Zaila da Jo! taldearen abestiak nonbait sailkatzea. Eta zailtasun hori ez dator bakarrik Mikel abeslariaren ahotsa berezia bezain inperfektoa delako, funtsean, hori oso ohikoa delako rockean (adibidez, zer da Doctor Deseo taldeko Francis bera, nortasun handiko ahots inperfektoa baino?). Zailtasuna beste nonbaitetik dator. Jo!-ren melodiek oreka moduko batean diruditelako; laban itxurako gitarra konponketek, geldialdiek, tentsio gorakadek eta hitz zuzenek (Urola Vice
) koktel berezia osatzen dutelako. Urrestillako laborategia bizi-bizirik dago.