'Oraina kontakizun' jardunaldiak egingo dituzte Bilbon

'Oraina kontakizun' jardunaldiak egingo dituzte Bilbon Lorea Agirrek, Harkaitz Canok, Mari Luz Estebanek eta Katixa Agirrek hartuko dute parte, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oraina-kontakizun-jardunaldiak-egingo-dituzte-bilbon/@@download/image/Oraina1.jpeg
2023/01/12

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lorea Agirrek, Harkaitz Canok, Mari Luz Estebanek eta Katixa Agirrek hartuko dute parte, besteak beste.
'Oraina kontakizun' jardunaldiak egingo dituzte Bilbon

Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun jardunaldiak antolatu dituzte otsailaren 14tik martxoaren 28ra bitarte. Hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna izango dira lau saioetako gai nagusiak eta gai horien inguruan sortutako kontakizuna aztertuko dute: "Oraina geu kontatzen ari gara ala kontatzen ari zaizkigu? Nola sortzen da kontakizuna? Nork kontatu ahal du? Nork ezin du? Zelako kontakizuna dugu honen eta horren inguruan? Nola aldatu/aldatzen da? Nola eragiten digu? Zein kontakizun dira gaur egun guretzat berebizikoagoak? Nola aurre egin kontakizun bati…?”.

Otsailaren 14an izango da lehen saioa, Kontakizuna eta hitza izenekoa, Lorea Agirre eta Harkaitz Canorekin. Otsailaren 28an, Mari Luz Esteban eta Hedoi Etxarte arituko dira solasean, Kontakizuna eta militantzia gaiari buruz. Martxoaren 14an, Kontakizuna eta aisialdia jorratuko dute Txabi Landabideak eta Katixa Agirrek eta, azkenik, martxoaren 28an, Datorren kontakizuna gaiaren inguruan hitz egingo dute Jule Goikoetxeak eta Maialen Lujanbiok. 

Solasaldiak Kafe Antzokian eta Biran izango dira, 19:30ean, eta parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena programazioabira@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Lau saioetarako matrikularen prezioa 25 eurokoa izango da (20 eurokoa langabeentzat eta ikasleentzat).