Orain dela 66 milioi urte Atacama-ko desertua menderatu zuen dinosauro espezie berria aurkitu dute

105 kilometro karratu zabal da gutxi gora behera Atacama desertua. Bertan espezierik gogorrenak bakarrik bizi litezke, munduko lekurik idorrenetakoa baita. Hori dela eta, ez da erraza bertan ikerketa zientifikoak burutzea.
Arackar licantay: Txiletar erraldoia
Sauropodoen azpiespezie bat dira titanosauroak; animalia izugarriak, luzeak eta dotoreak. Beste historiaurreko erraldoietatik ezberdintzen ziren belarjale igerilariak izateagatik. Arackar licantay deitutako espezie berri hau leku babesgabeetan bizi zen, hain zuzen, egungo Atacama desertuan.
Hau da Txilen aurkitutako ez-hegaztia den hirugarren espeziea. Espezie hau aztertu duten adituen arabera baliteke historiaurreko animalia hau lepo luzeko, eta itsas luzeko belarjaleen taldekoa izatea, zeinak euren beso eta hankak zutabeak ziruditen.
Arackar licantay-ren hondakinak lehengoz 90. hamarkadan aurkitu zituen Carlos Arevalo geologoak. Ikertzaileak femur zati batzuk, lepoko orno-hezurrak eta bularrekoak aurkitu zituen, beste zenbait hezur gehiagorekin batera. Orain ordea, Rubilar-en taldeak jakin du espezie hau Copiapó deitutako eskualdean bizi izan zela Kretazeo garaiaren azkenetan.
Eskuragarri dauden hondakinetatik abiatuta zientzialariek ziurtatu dute 6.3 metro garai zela. Honela, baieztatu da titanosauroen azpiespeziea oso zabala eta askotarikoa dela eta tiranosauro ezberdinen aztarnak aurkitu dira Txile, Argentina eta Brasil osoan zehar.
Gainera, jakin da, espezie berri honek Latinoamerika menderatu zuela orain dela 66-80 milioi urte atzera. Izan ere, Atacama desertuan aztarnak aurkitzea ez da horren ohikoa eta horregatik dira egindako aurkikuntzak horren baliotsuak.