Orain dela 23 mila urtetako oinatzak aurkitu dituzte, Amerikako zaharrenak

Orain dela 23 mila urtetako oinatzak aurkitu dituzte, Amerikako zaharrenak Arizonako (Estatu batuak) Unibertsitateak eman zituen ezagutzera Amerikar kontinenteko oinatzik zaharrenak. Mexiko Berrian aurkituak izan dira eta 23 mila urte dituzte, uste zena baino 10 mila gehiago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orain-dela-23-mila-urtetako-oinatzak-aurkitu-dituzte-amerikako-zaharrenak/@@download/image/huellas-de-23000-anos-reescriben-la-historia-humana-de-america.jpeg
2021/09/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Arizonako (Estatu batuak) Unibertsitateak eman zituen ezagutzera Amerikar kontinenteko oinatzik zaharrenak. Mexiko Berrian aurkituak izan dira eta 23 mila urte dituzte, uste zena baino 10 mila gehiago.
Orain dela 23 mila urtetako oinatzak aurkitu dituzte, Amerikako zaharrenak

Hamarkada luzeetan arkeologoek luzaz eztabaidatu dute Ameriketara gizakia noiz iritsi ote zen. Froga fidagarri ugari daude 16 mila urte atzerakoak. White Sands deitutako tokian aurkitutako lorratzak gizakiak amerika zapaldu zuen data are eta atzerako jartzen du, ordea, aztarnak orain dela 23 mila urtetakoak baitira. Bertan, hainbat gizakiren aztarnekin geruza ezberdinak aurkitu dira. Antzinako aintzira bat zegoen lekuan topatuak izan dira.

Jeff Pigati eta Kathleen Springer ikertzaileek oinatzen data zehatza zehaztea lortu zuten geruzen gainaldean eta azpian zeuden haziak ererradiokarbono sistemarekin aztertuz. Ikerketek Amerikan gizakiaren presentzia baieztatzen dute orain dela 23 mila urte atzera! Azken ziklo glaziarraren garaikoak dira. Orain arte uste izan da gizakia kontinente amerikarrera askoz ere beranduago iritsi zela, Ipar Amerikako izotz geruzak urtu ondoren. 


Aurkitutako oinatzek historia interesgarri bat kontatzen dute eta iraganaren beste leiho bat ireki. Arrastoen neurria behatuta, batez ere nerabeenak eta haurrenak dira, nahiz eta helduren bat edo beste behatu daitekeen.