Orai

Xabi San Sebastian donostiarrak, Orai bakarkako lehen diskoan, hanka bat garai bateko herri musikan du eta bestea, musika estilo garaikideetan. Abeslari eta gitarra jotzaile, Izotz dantza taldean eta Alboka folk taldean aritutakoa da, eta lan honetan folk doinuak maisuki gaurkotu ditu. San Sebastianek herri kanta esagurantsuak berreskuratu ditu, eta horrez gain, berak sortutako abestiak ere sartu ditu diskoan, beti ere folkarekin lotura estua ez duten instrumentuei muzin egin gabe: kontrabaxua, sintetizadoreak