Oprah Winfrey, AEBetako presidentetzarako bidean?

Oprah Winfrey AEBetako presidente berria izan nahi du. Hori diote behintzat bere gertukoek. Telebista aurkezleak diskurtso indartsuak ematen ditu, eta igandean Urrezko Globoetan partekatu zituen hitzek sekulako oihartzuna izan dute sare sozialetan. Ondorioz, Winfreyk serio hausnartu du politikan ibilbidea hasteko aukera.
Dagoeneko, sareetan Trending Topic bihurtu da #Oprah2020 traola, eta milaka dira aurkezlea presidentetzara aurkezteko eskaera egin duten jarraitzaileak.
Winfrey arrakasta handiko aurkezlea izateaz gain, ekoizlea ere bada. Demokraten aldekoa, Hillary Clintonen Etxe Zurirako ibilbidea babestu zuen, eta baita Barack Obamarena ere. Horrekin batera, Donald Trumpen garaipenaren ondoren, bere burua kargurako aurkeztea pentsatu zuela adierazi zuen. Lortuko ote du?