Opportunity robotaren azken mezu ederra Marten

Opportunity robotaren azken mezu ederra Marten Robot honi zor dizkiogu Marte planetaz ditugun argazki ikusgarri eta zehatzenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/opportunity-robotaren-azken-mezu-ederra-marten/@@download/image/Oppy robota.png
2019/02/19
Robot honi zor dizkiogu Marte planetaz ditugun argazki ikusgarri eta zehatzenak.
Opportunity robotaren azken mezu ederra Marten

Marte esploratzera bidali zuten Opportunity robotak agur esan digu. NASAk ofizialki iragarri zuen, 15 urte arrakastatsuren ostean "Oppy" izali egin dela. Berari esker jakin ahal izan dugu garai batean Martek ura izan zuela ibilitako kilometro eta igorritako 217.000 argazkiri esker. 

Golf karrotxo baten tamainako robotak 2004an iritsi zen planeta gorrira eta hasiera batean 90 eguneko gutxieneko bizitza izango zuela kalkulatu bazuten ere, 15 urtez gelditu da. Eguzki sistemako laugarren planetako mendi tontor, ezkutuko txoko eta paisaia idorrak zehaztasunez ezagutarazi dizkigu 2018ko ekainaren 10ean lurrarekin kontatuak galdu duen arte.

Dirudienez hondar ekaitz latz batek harrapatu zuen eta pasaden otsailaren 12an jakin ahal izan ditugu robotak utzitako azken hitz eder eta gogoangarriak: “Nire bateria baxu dago eta iluntzen ari du.”

Hiru urte dituzten mugikorrak zahartzat jotzen diren honetan hamabost urte ikaragarrizko denbora da. Beraz, mezu esanguratsu hori utzi ondoren Opportunity-k Preserverance Valley (Pertseberantzia bailara, ezin izen egokiagorik) deitutako ibarrean hartu du atseden.